2013/11/28

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an izaten da,Xabierko Frantzisko deunaren egunean.Frantzisko 1552ko abenduaren 3an hil zen eta,kondairak dioenez,hil aurreko hitzak bere ama-hizkuntzan izan ziren,euskaraz.
1949an Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen egun hau euskararen nazioarteko egun gisara.1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik,Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu egin zuten.






JARDUERA ESKOLAN:

“EUSKARA EGUNA 2013 ABENDUAREN 3AN” esaldia osatuko dugu. Horretarako, gela bakoitzak 2,3 edo 4 hizki prestatuko ditu. (folio tamainakoak eta nahi duten bezala apainduta).
Abenduaren 2an,txandaka, Euskal Herriko maparen silueta handian ikasleek, irakasleek,atezainek eta jantokiko begiraleek, beraien argazki txiki bat itsatsiko dute.

Euskara egunean, guztiok batera jaitsiko gara patiora, eta maparen ondoan hizkiak kokatuko ditugu esaldia osatzeko (bitartean “Araban bagare” abestia,entzungo-abestuko dugu).
Geroago, prestatutako dantza egingo dugu (Esne-beltza taldeko musikarekin: “Hona bostekoa”).

Egun horretan ere, gurasoei beraien argazkia itsasteko aukera emango diegu.  

EUSKAL HERRIKO MAPA

BAGARE (GONTZAL MENDIBIL)

Araban bagare
Gipuzkoan bagera
Ziberun bagire
ta Bizkaian bagara
baita ere Lapurdi ta Nafarran.

Guztiok gara euskaldun
guztiok anaiak gara
nahiz eta hitz ezberdinez
bat bera dugu hizkera.

Herri bat dugu osatzen
eta gure zabarkeriz
ez daigun utzi hondatzen.

Bagare, bagera,
bagire, bagara
euskera askartzeko
oraintxe dugu aukera
Euskadi askatzeko
oraintxe dugu aukera.





2013/11/27

HERRI KIROLAK

Azaroak 25ean Herri Kirolari buruz erakustaldi bat egin zen eskolan. Eskolako kiroldegian hainbat ekintza eraman ziren aurrera eta bertan adin guztietako ikasleek hartu zuten parte.Ikasleek itzel pasatu zuten!
Eskolako kiroldegian erakutsi ziguten nola igo burdia,saku lasterketak bikoteka,sokatira eta abar.
Orain nahi duguna da ikasleak apuntatzea entrenamenduetara,horrela eslola bezala parte hartu ahal izateko Herri Kiroletako lehiaketetan (Bizkaiko Aldundiak antolatutako Eskolako Kirolen barnean)

Ondo pasatu genuen, beraz berriro ere errepikatzeko prest gaude!


Mila esker guztioi



El lunes 25 de noviembre tuvimos una exhibición de Herri Kirolak en el colegio. El gimnasio del centro acogió las activdades en las que participaron mas de 30 niños y niñas de todas las edades y se lo pasaron "pipa". 
Levantamiento de carreta, levantamiento de yunque, carrera de sacos por parejas, recogida de mazorkas y sokatira fueron las disciplinas en las que los participantes mostraron sus habilidades. 
Ahora solo queda que se animen a apuntarse a entrenar y podamos formar un grupo para participar como colegio en el calendario de competiciones de Herri Kirolak, que entra dentro del calendario de Deporte Escolar de la Diputacion Foral de Bizkaia.

Y, como lo pasamos genial, ¡repetiremos al experiencia!
Eskerrik asko denori.




2013/11/25

EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Emakumeen aurkako indarkeria emakumeari emakume izateagatik egindako indarkeria da.Sexu-bereizkerian oinarritzen den eta emakumea helburu duen edozein indarkeria ekintza da,emakumeei kalte edo sufrimendu fisiko,sexual edo psikologikoa eragiten diena, baita halako ekintzak egiteko mehatxuak ere.
Giza eskubideen aurkako zuzeneko erasoa izateaz gainera,emakumeari ondorio fisiko nahiz psikologiko larriak ekartzen dizkio.

Gaur manifestazioak egingo dituzte Euskal Herriko hiriburuetan:
Baionan (herriko etxearen aurrean,18:00etan)
Donostian (Bulebarrean,19:00etan)
Bilbon (Arriagan,19:30ean)
Gasteizen (Andra Mari Zurian,19:30ean)
Iruñean (Gazteluko plazan,20:00etan)


Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eman dituen datuak esanguratsuak dira.Ertzaintzak genero indarkeriagatik mehatxatutako 4.746 emakumeri ematen die "babes aktiboa".Agian,kopurua handitu egin da azkeneko urteetan