2013/12/20

ZORIONAK !!!

Heldu dira gabonak,heldu dira gabonetako oporrak…heldu dira gabon kantak,zorionak eta janari oparoak.Datorren urtea ere ona izango delakoan:


ZORIONAK ETA URTE BERRI ON !!!



OLENTZERO RONTEGI ESKOLAN on PhotoPeach



2013/12/17

GABON INGURUKO OSPAKIZUNAK

Gizarte modernoaren bilakaeran,mende honetako tradizioen artean bi indartzen dira bereziki:
Frantzian zabaldutakoa eta indartuko den Papa Noel-ena eta Espainian Erregeena.
Frantzian indartzen den eredua Ipar Europako tradizioan dago oinarrituta,eta,San Nikolas Barikoa hartzen du abiapuntutzat.Tradizioak Gabon-gauean umeei opariak ematera datorrela dio.Erreforma garaitik aurrera Alemanian eta beste toki batzuetan Papa Noel deituko zaio.Hemendik dator Ipar Euskal Herrian hedatzen den ohitura.

Hego Euskal Herrian hedatzen dena aldiz,Espainian indartzen den tradizioan oinarritzen da.Hau,Biblian kontatzen den pasartea erreferentziatzat hartuz Jesus umea jaio berri dagoela Ekialdetik etorritako hiru Magoak hartzen ditu abiapuntutzat.Hauek ume Jesusi opariak ekarri zizkioten bezala haurrei lo dauden bitartean,opariak uzten dizkiete.Horretarako haurrak onak izan behar dute eta zapatatxoa edo galtzerditxoa utzi behar dute leihoan edo balkoian oparia jasotzeko.Onak ez badira izan ikatza jasotzen dute.

Urte batzuetatik hona,Europan zehar ohikoa den Gabon-arbola zabaldu da gure artean.

Gabonetako festetan Gipuzkoako ekialdean eta Nafarroako ipar-mendebaldean ospatzen den errituala nagusitzen da Euskal Herriko hiri eta auzoetan:hau da,Olentzero kantatzera irtetzea Gabon-gauaren arratsean.

Gaur egun,Euskal Herri osoko haurrek ezagutzen dute Olentzero.Berau da opariak eta jostailuak ekartzen dituena gure Herrian,Europako San Nikolas edo Papa Noelen antzera.

Festa egunak:

Abenduak 24 – Gabon gaua
Abenduak 25 – Eguberri edo Natibitatea
Abenduak 28 – Inuzenteen eguna
Abenduak 31 – Urtezahar edo gabonzahar
Urtarrilak 1 – urteberri edo Urtats
Urtarrilak 6 – Errege eguna


Honetaz gehiago jakin nahi baduzu....irakurri gehiago hemen.



2013/12/16

ARZALLUSEK JANTZI DU TXAPELA

AMETS  ARZALLUS  TXAPELDUN:ZORIONAK

Bersolaritza Txapelketa Nagusian atzo,BEC-eko oholtzaren gainean,Amets Arzallus hendaiarra garaile atera zen baina ez sufritu barik,izan ere,Maialen Lujanbiok,orain arteko txapeldunak,ez zizkion gauzak bat ere erraz jarri.Nahiko pareko ibili ziran biak ere.

Hurrengo lau urteotan,Amets Arzallus izango da Euskal Herriko Txapenduna.


13.500 inguru bertsozale bildu ziren BEC-en eta zalegoa oso pozik izan zen.Izugarrizko giroa bizi izan zen egun osoan zehar.



2013/12/11

BERTSOLARI TXAPELKETA NAGUSIA 2013

DENA PREST ABENDUAREN 15eko FINALERAKO

Abenduaren 15ean zortzi bertsolarik kantatuko dute finalean 13.500 bertsozaleren aurrean.Goiz eta arratsaldeko saioa izango da.Goizean 11:00etan hasiko da eta arratsaldean 16:00etan.

Finalistak hauek dira:Maialen Lujanbio,Aitor Mendiluze,Aitor Sarriegi,Amets Arzallus,Beñat Gaztelumendi,Igor Elortza,Sustrai Colina eta Unai Iturriaga



Joanito Dorronsorok jantziko dio txapela txapeldunari.

Honetaz gehiago jakin nahi baduzu klikatu hemen




ZER DA BERTSOLARITZA?

Bertsolaritza abestuz,errimatuz eta neurtuz egiten den berbaldi bat da.Ahozko euskal literaturaren adarretako bat da.

“ Neurriz eta errimaz
Kantatzea hitza
Horra hor zor kirol mota
Den bertsolaritza”  (Xabier Amuriza)

“Eztabaida dialektikoa” darabilen artean adierazpide hau mundu osoko kultura askotan agertu da.

Bertsolaritza musika-tresnaren laguntzarik gabe aritzen da bertsotan.Juanito Dorronsoro ikertzaileak,3.040 doinu ikertu eta sailkatu ditu.
Jatorriaren arabera,Bertso Doinuak hiru kategoriatan sailkatzen dira:

  • Usadiozko doinu herrikoiak:gehiengo handia
  • Neurriz parera datozen doinu berriak
  • Bakoitzak osatutako doinuak
Komunikazioaren arrakasta edo porrota aukeraturiko doinuaren eta hura kantatzeko moduaren egokitasunean dago.

Bertsoa puntutan zatitzen da,eta puntu bakoitzak,neurriaren arabera,silaba-kopuru jakin bat izango du.

Hauek dira bat-bateko bertsolaritzan sarrien erabiltzen diren neurriak:


  • Zortziko handia
  • Zortziko txikia
  • Hamarreko handia
  • Hamarreko txikia
BERTSOLARI TXAPELKETA 2009

2013/12/04

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA ERRONTEGI ESKOLAN

Gaur ospatu dugu  Euskararen Nazioarteko Eguna eskolan.Euskal Herriko mapan jarri ditugu gure argazkiak eta hor daude eskolako ikasle,irakasle eta guraso batzuen argazkiak  lurraldean zehar sakabanaturik.Gure hizkuntza maiteak bizirik iraun dezan,gogoratu:guk euskaraz,eta zuk zergatik ez?

Mila esker hain pozik parte hartu duzuen guztioi.


XABIER LETE GOGOAN - BERE HERIOTZAREN 3.URTEURRENA

Xabier Lete,Oiartzunen jaio zen 1944ko apirilaren 5ean, eta Donostian hil zen 2010ko abenduaren 4an.

Xabier Lete euskal idazle,poeta eta kantaria izan zen.
Gazterik hasi zen idazten,eta bere artikuluak ohiko bihurtu ziren Zeruko Argia aldizkarian.
Euskal Kantagintza Berriko partaide nagusietarikoa izan zen.Beste kantari ospetsuekin batera,abian jarri zuen Ez Dok Amairu taldea.Taldea desegin zenean,bere amaztearekin (Lourdes Iriondo) batera,kantagintzan jarraitu zuen.

Xabiel Lete 2010ean,ohorezko euskaltzain izendatu zuten.Urte hortan hil zen,abenduaren 4an.



2013/12/01

MIKEL LABOA GOGOAN - BERE HERIOTZAREN 5.URTEURRENA

Mikel laboa,Donostian,1934ko ekainaren 15ean jaio zen,eta 2008ko abenduaren 1ean hil zen.

Euskal kantaria eta musikagilea izan zen.Hainbat adituren ustez XX.mendeko euskal abeslari esperimentatzaile eta ezagunetarikoa izan da.Bere oihartzuna gure mugetatik kanpora ere zabaldu zuen.Bernardo Atxaga idazkearen ustez tradizioa eta abanguardia uztartu zituen Mikelek.

Hiru zutabe osatzen dute Mikel Laboaren kantagintza:

1.Kantu tradizionalen berreskuratzeak.
2.Poeta garaikideen hitzen musikatzeak.
3."Lekeitioak" deituriko kantuen esperimentazioak.

Mikel Laboaren lanek euskal herritarren artean errespetu eta miresmen itzela dute.Txoria txori kanta eusko ereserkia bihurtu dela dirudi.