2014/05/26

EUSKARA ASTEA 2014

Gure helburu nagusia da zuen seme-alabek ikasgelatik kanpo ere euskaraz bizi izatea eta gozatzea euskara erabiliz.
Euskaren erabilera bultzatzeko, ekintza batzuk antolatu ditugu aste honetan (27-28-29an):

Maiatzak 27an(asteartea) - Goizez
  • "Tipi-ttapa muduan zehar", 1.eta 2. mailak, Barakaldo Antzokian
  • Gaztelu Puzgarriak, Haur Hezkuntzan.
  • Koreografia eta abestia xirulaz,4.mailako ikasleek 2,3 eta 5 urteko ikasleentzat.

Maiatzaren 28an (asteazkena), Goizez
  • Pankartak aurkeztu, mezuak bota, koreografia,....,3. eta 4.mailak, Herriko Plazan.
  • Bertsoak bota eta jaia (Endika Abellak, raperoak, zuzenduta) - 5.eta 6.mailak
  • Disko-txiki ("Kalapitxi taldea") - Haur Hezkuntzako patioan)

Maiatzaren 29an (osteguna) - Goizez
  • Kontzertu didaktikoa, 5 urtekoak, Barakaldo Antzokian
  • Ipuin kontalaria, 4 eta 5 urte eta L.H.-ko 1. eta 2.mailak, Liburutegian
Arratsaldez
  • 4 urteko, 1. eta 6.mailako ikasle batzuek 5 urteko ikasleei HARRERA
  • Euskal Kirolak eta Jolasak, 3/4/5/6.mailak, Lehen Hezkuntzako Patioan
ASTEAN ZEHAR.....MARRAZKI LEHIAKETA

2014/05/22

AURTENGO BORONDATEZKO LAN EGUNAREN EMAITZAK

Larunbatean, maiatzak 17an, eskolan egindako lanak ikusteko, hona hemen bideo labur hau. Mila esker eta zorionak egin duzuen lanagatik (ikusten eta ikusten ez dena).



2014/05/21

BORONDATEZKO LAN EGUNA ERRONTEGI ESKOLAN-2014

Maiatzak 17an, larunbatean, Errontegi Eskolan ospatu zen II Borondatezko Lan Eguna. Jardunaldia ederto joan zen, eguraldi zoragarriari eta borondatezko taldeari esker. Eskolan elkartu ziren 50 pertsona inguru (haur eta gurasoen artean).

Lan asko egin zuten eta horietako lan batzuk benetan ikusgarriak dira (horma-irudiak, jokoen marrak eta abar). Beste lan batzuk ere egin zituzten, hain argi ikusi ez arren,  (konponketa batzuk, belar txarrak atera, baldak eta kakoak jarri…)

Eskolak bihotzez eskertu nahi du egin den lan guztiagatik eta horren inguruan sortzen den giro zoragarriagatik.

Mila esker!

II BORONDATEZKO LAN EGUNA-2014

Hemen duzue Herrikolore-k (Barakaldoko webgune herrikoia) jarri duen bideoa, larunbatean eskolan egin den lanari buruz eta horren helburuak zeintzuk diren azalduz.


2014/05/14

II BORONDATEZKO LAN EGUNA


  • Datorren maiatzaren 17an (larunbata) burutuko da II Borondatezko Lan Eguna.
  • Jardunaldiaren dinamika ihazkoaren antzekoa izango da:
    • IGEak materiala ordaintzeko diru zati bat emango du eta  Udalak erosi du behar den material gehiena.
    • Eskola komunitateko partaide guztiak parte hartzera animatzen ditu.
  • Jardunaldiaren egitaraua:
    •  09:00ak aldera hasiko da.
    • Haurtzaindegi zerbitzua egongo da.
    • Egun osoan musika izango da.
    • Goiz erdian, hamaiketakoa egingo da (IGEak ordainduta).
    • Ostean, lanarekin jarraituko da.
    • Herri Bazkaria (kanpoan edo gimnasioan). Nahi dena ekarri partekatzeko.
    • Arratsaldean, lanera berriz!
Mila esker, aldez aurretik




II JORNADA DE TRABAJO VOLUNTARIO

  • La actividad prevista se llevará a cabo el próximo 17 de mayo (sábado).
  • La dinámica será similar  a la del año pasado:
    • La AMPA dará dinero para una parte del material y  el Ayuntamiento enviará la mayor parte del material necesario al centro.
    • Convoca a toda la comunidad educativa del colegio para que colabore como voluntarios y juntos pasar el día haciendo "pequeñas chapuzas" que no requieran permiso de obra.
  • El programa de la jornada comenzará a las 9 de la mañana en el colegio:
    • Habrá guardería.
    • Música durante todo el día.
    • "Hamaiketako" a media mañana (invita el AMPA).
    • Seguir trabajando hasta la Comida Popular (en el exterior o en el gimnasio).Cada uno trae lo que quiere y se comparte.
    • Continuar trabajando por la tarde.
Gracias a todos por vuestra colaboración.

2014/05/09

RONTEGIKO IRAKASLEAK LONDRESEN

Rontegi Eskolako irakasle batzuk Londresera joan ziren Aste Santuko oporrak hasi bezain pronto. Anabelekin bi ikasturte ingelesa ikasten ibili ondoren, ingelesa praktikatzera joatea erabaki zuten.




Argazkiak ikusita, argi dago oso ondo pasatu zutela eta Londreseko leku famatuenak bisitatu zituztela. Hemen dituzu argazki gehiago.