2014/11/28

EUSKARA EGUNA

EUSKARAREN  EGUNA - Abenduak,3

Abenduaren 3an, Rontegi ikastetxeko ikasleak eta irakasleak patio nagusian bilduko gara, eguna ospatzeko.

Herri mailan ere, astean zehar,  mota desberdinetako ekintzak antolatu dira (abenduaren 5ean, familiei zuzendutako jarduera:  ipuin-kontalariak  +  familia giroan, Clara Campoamor zentro zibikoan, arratsaldeko 17:30ean).


Ekintza horietan parte hartzera, animatzen zaituztegu.

2014ko ekintzen agenda Barakaldon

“GARAGARDO DASTAKETA”

Azaroak 28

NON Clara Campoamor zentro zibikoa
ORDUA 19,00
ZER Euskal Herriko garagardoen dastaketa
PREZIOA DOAN – Izen-ematea: 944789241
ANTOLAT Barakaldo Udaleko Euskara Zerbitzua

FAKUN AZNAREZ-en HITZALDIA

Abenduak 3

NON Barakaldoko Hizkuntza Eskolan - Liburutegian
ORDUA 10,00
ZER Hitzaldia
PREZIOA DOAN
ANTOLAT Barakaldoko Hizkuntza Eskola

PERKUSIO TAILERRA

Abenduak 3

NON Gazte Bulegoa
ORDUA 17,30 – 19:30
ZER 18 eta 35 urte bitartekoentzako tailerra
PREZIOA DOAN
ANTOLAT Gazte Bulegoa

“JAINKO TXIKI ETA JOSTALARI HURA”
Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Bingen Mendizabal,
Mikel Valverde

Abenduak 3

NON Barakaldo Antzokia
ORDUA 20,00
ZER Publiko helduari zuzendutako kontzertu-errezitala
PREZIOA 5 €
ANTOLAT Barakaldo Udaleko Euskara Zerbitzua
“BERTSO SAIOA – ARKAITZ ESTIBALLES, IBON AJURIA,
ETXAHUN LEKUE, XABIER ENBEITA”

Abenduak 4

NON Barakaldoko Hizkuntza Eskolan
ORDUA 18,30
ZER Bertsolariak
PREZIOA DOAN
ANTOLAT Barakaldoko Hizkuntza Eskola

 “TITIRITEROEKIN JOLASEAN: EUSKARAREN EGUNA”

Abenduak 5

NON Clara Campoamor zentro zibikoa
ORDUA 17,30
ZER Familiei zuzendutako jarduera: ipuin-kontalariak + familia giroan
euskararen erabilera sustatzeko tailerra
PREZIOA DOAN
ANTOLAT Barakaldo Udaleko Euskara Zerbitzua

“K” DOKUMENTALAREN AURKEZPENA

Abenduak 10

NON Gazte Bulegoa
ORDUA 19,00 – 20:00
ZER Euskal Herriko gazteek egindako dokumentala
PREZIOA DOAN
ANTOLAT Gazte Bulegoa


2014/11/21




DATORREN ABENDUAREN 3AN EUSKARAREN  EGUNA OSPATUKO DA.

GURE IKASTETXEAN, URTERO BEZALA,  JARDUERA BEREZI BAT  ANTOLATUKO DA.
HERRI MAILAN ERE, HAINBAT  EKINTZA,  PROPOSATZEN DIZKIGUTE:

EUSKARAZKO HORMAKINEN NAZIOARTEKO
I. LEHIAKETA

Lanak aurkezteko epea: azaroaren 28ra arte


ZER: Gizarte sareen bitartez zabaltzen diren irudietan jartzen diren umorezko mezuak euskaraz sortzeko lehiaketa

ANTOLATZAILEA: SASIBURU Barakaldoko Euskaldunon Elkartea


ANIMA ZAITEZTETE!!!

2014/11/18

GURE ONDAREA, GIZADIAREN ONDAREA

" Euskara euskal gizartearen ondarea da, haren historiaren eta kulturaren osagarri ezinbestekoa. Baina, munduko gainerako hizkuntza guztiak bezala, eleaniztasuna ezaugarritzat duen gizadi osoaren ondare ere bada. Hizkuntzen dibertsitatea babestu nahi bada, beharrezkoa da euskara zaindu eta sustatzea" (2010ean, legebiltzarrean onartua).


2014/11/12

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Abenduak 3an urtero ospatzen da Euskararen nazioarteko eguna. Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen egun hau 1949.urtean baina ez zen 1995era arte instituzionalizatua izan Euskaltzaindia eta Eusko Jaurlaritzaren eskutik. 

Egun honen jatorria historian eta kondairan aurkitzen da. Xabierko Frantzisko deuna, misiolari nafarra, Afrika eta batez ere Asian barrena ibili zen. Kondairak dioenez, Xabierko Frantzisko deunaren azken hitzak bere ama-hizkuntzan izan ziren, euskaraz, 1552ko abenduaren 3an. Hori dela eta, santuak mundutik berarekin hizkuntza eraman zuelako euskal diasporak bere eguntzat ere hartu du.

Ez da ahaztu behar, gainera, Xabierko Frantzisko Nafarroako patroia dela San Ferminekin batera. Nafarroan jai eguna da.

Egun 1.000.000 bat pertsona dira hizkuntza minorizatu hau darabiltzatenak.



EUSKAL IRRIA (letra)