2014/12/19

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON 2015

Heldu dira gabonetako oporrak eta heldu da ere atsedena hartzeko garaia. Ondo pasa egun hauetan, gozatu familia giroan eta onak izan.



2014/12/12

GABONAK IRITSI DIRA

Eguberriak edo Gabonak Eguberri aurreko egunetatik Errege egunera bitarteko egunak eta egun horietan ospatzen diran jaiak dira: Gabon eguna, Eguberri-eguna, Gabonzahar,Urteberri-eguna eta Errege-eguna.
Oso ohitura zaharra da munduan zehar umeei opariak ematekoa, bai eta helduen artean ere.

Olentzero, tradizio historikoan, Euskal Herrian Eguberria eta Jesus Nazaretekoaren jaiotza iragartzen dituen euskal mitologiaren eta folklorearen pertsonaia da.

GABON KANTAK:

OLENTZEROREN BASERRIA

Olentzeroren etxe magikoan umeek Euskal Mitologia, natura, ohitura zahar eta kondairei buruz ikasiko dute joko interaktiboa eta teknologia berrien bidez. Punta puntako teknologia XVI.mendeko baserrian.
Beste bisita batzuk: Sorginen Baratza, Napo Astoa, Jolas Tematizatuak eta 3D simulagailua.


Non: Mungian (Landetxo Goiko Baserria)
Telefonoa: 946740061
Emaila: olentzero@izenaduba.com

2014/12/11

BAKEAREN NOBEL SARIA 2014

Umeen eskubideen aldeko borrokak irabazi du Bakearen Nobel Saria.


Malala Yousafzai 17 urteko pakistandarrak eta Kailash Satyarthi 60 urteko indiarrak irabazi dute aurten Bakearen Nobel Saria.

"Haurren hezkuntzaren alde" eta "umeen aurkako jazarpenaren kontra" egindako lana eta borrokak direla eta saritu ditu Norvegiako Nobel Batzordeak, hain zuzen ere.
"Umeek eskolara joan behar dute, eta ez dituzte esplotatu behar", aldarrikatu du Nobel Batzordeak, eta herrialde pobreetan herritarren % 60 hogeita bost urte baino gazteagoak direla gogorarazi du.


2014/12/04

HEZKUNTZA PLATAFORMEN TOPAGUNEA

Hezkuntza Plataformen Topaguneak gogoratzen digu, datorren larunbatean, Durangoko Kurutziaga ikastolan GURE GIDA lantzeko lansasioa antolatu dutela. Parte hartzera animatzen gaituzte!

Gogoratzen dizuegu Durangoko Azoka abenduaren 5tik 8ra bitartean izango dela.

EUSKARAREN EGUNA ESKOLAN

Atzo, abenduak 3, Errontegiko Eskolan Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu genuen. Geletan aukeratu zituzten atsotitzekin lantxo batzuk egin zituzten aurreko egunetan eta horrez gain euskara hizkuntza bizia dela eta egunero erabili behar dugunaren garrantziaz jabetu dira. Atzo, atsedenaldia baino lehen, jolastokira jaitsi ginen guztiok, kantatzera, dantzatzera eta prestaturiko atsotitzak irakurtzera eta, nola ez, zer esan nahi duten pentsatzera.Dena ongi atera zen.Euri pixka bat egin zuen baina ez ginen izutu eta jarraitu genuen azkenera arte

XABIER LETE

Xabier Lete (Oiartzun, Gipuzkoa, 1944ko apirilaren 5a - Donostia, 2010eko abenduaren 4a) euskal idazle, poeta eta kantaria, eta politikaria izan zen. Gazterik hasi zen idazten eta bere artikuluak ohiko bihurtu ziren Zeruko Argia aldizkarian.


Xabier leteri buruz gehiago irakurri nahi duenarentzat.

2014/12/01

SEI URTE MIKEL LABOA JOAN ZELA

2008ko abenduaren 1ean hil zen Ez Dok Amairu taldearen sortzailetakoa eta euskal kantagintzaren berritzailea izan zen artista donostiarra. Urteurrena honen harira, Mikel Laboa gogora ekarri dugu.