2015/01/28

AGATE DEUNA

Datorren asteazkenean, Otsailak 4, Santa Ageda bezpera izango da. Urtero bezala, ehundaka kantari-talde ibiliko da kalez kale eta baserriz baserri, herri eta hirietan, "ohitura zaharra berritzeko asmoz".

Santa Agedako koruen tradizioa guztiz errotuta dago Euskal Herrian. Soinua, txistu eta beste musika-tresnek lagunduko dituzte kantariak, baina hauen ahotsa izango da protagonista nagusia, beti bezala.


Baina nor zen Santa Ageda? Hagiografia kristauek diotenez, mendebaldeko birjina martirik garrantzitsuenetarikoa zen. Sizilian jaio zen 230. urtean. Palermon bizi omen, baina Catanian martirizatu zuten.



Kontua da Ageda izugarrizko neska ederra zela. Siziliako gobernadoreak, Quinciano, berarekin ezkondu nahi zuen, baina Agedak, bene-benetako kristaua zenez, ez zuen onartu. Quincianok , mendekua hartu nahian, kartzelan sartu zuen. Izugarrizko torturak jasan behar izan zituen Ageda gazteak hil arte. Besteak beste, bularrak moztu zizkioten.

Dena den, Euskal Herrian ospatzen den Santa Agedak mito paganoetan du oinarria. Emeterio Sorazu Euskal Herriko ohitura zaharrak aztertu dituen aditu ezagunak dioenez, egun horretan egiten diren afariek eta Santa Agedaren inguruko festa osoak zerikusi handia dute inauteriekin.


2015/01/26

MATRIKULA 2015/2016

ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA
Otsailaren 2tik 13ra

ENTREGA DE SOLICITUDES
Del 2 al 13 de Febrero

2015/01/06

URTE BERRIA, ASMO BERRIAK

Bigarren hiruhilabeteari hasiera emango diogu. Urte Berriarekin batera asmoak, helburuak eta ilusioak berrizturik, indartsu hasteko prest gaude guztiok. Zailtasunak erronkak bihurtuko ditugu eta ondo funtzionatzen duenarekin jarraituko dugu. Arazoak konpontzea ezinezkoa ez dela ikasten ari gara; aurrera jarraitzen dugu!