2016/05/22

Hitzapasa finala

Euskara asteko ostiralean Hitzapasa lehiaketa ospatu genuen eskolan. 4. eta 5. mailako neska-mutilek hartu zuten parte eta irabazleak Barakaldo mailan antolatutako finalera joan ziren atzo. Clara Campoamorren ospatu zen ekitaldi berria eta polita, eskola desberdineko ikasleak gonbidatuz.
Gure eskolako lau ikasle joan ziren:

Noemi Trasobares (4.maila)


Lucia Ferro (4. maila)

Sheila Araitz Solis (5.maila)

Naia Fernández (5. maila)

Haiek burutu muten roskoa (klikatu hemen) duzue etxean trebatzeko nahi izatekotan...

Ikaragarri dibertitu ziren ikasten zuten bitartean!! Hemen duzue hantxe ateratako argazkiak...


2016/05/09

ESKERRIK ASKO


Kaixo irakaskideok:
Pasa den ostiralean, hau da maiatzaren 6an, Gure Ikastetxeak IKTn heldutasun maila ERTAINA lortu zuen lau urteetarako. Hori dela eta eskerrak eman nahi dizkizuet guzti guztiei Xede hau lortzeko ekarpen txiki edo handi egiteagatik. Hemen bukatzen da IKT Heldutasun maila Proiektua, hemendik aurrera emango diogu txanda Sare Hezkuntza Proiektuari.

Normalean ikasleekin Teknologi berriak erabiltzen dituzuenoi, gelako bloga erabiltzen duzuenoi, blog kooperatiboetan (Pelutxe, Asmakilo, Gure herrietan zehar, Hamaika Haizetara) parte hartzen duzuenoi, Gure Dominioa erabiltzen duzuenoi, eta ikasleen artean bere erabilpena luzatzen duzuenoi, gure eguneroko gauza txikiak digitalizatzen dizkizuenoi eta beste irakasleei edota ikasleei partekatzen diezuenoi, bereziki Sare Hezkuntza Gelan Proiektuan sartuta zaudetenoi (Ikastetxe muturrean mugitzeagatik) MILA MILA ESKER.

Jakin behar duzue zuen ekarpen barik ezinezkoa izango zen hau lortzea.
Horrenbestez

ESKER ANITZ
IKT Dinamizatzailea (azkena)

2016/05/04

EUSKARA ASTEA

Kaixo familiak!!
Aste honetan Euskara astea ospatzen ari garenez,  ekintza bereziak izango ditugu. Hona hemen gure ekintza interesagarrien egitaraua.



Gurekin parte hartzera animatzen zaituztegu!!!


BORONDATERAZKO LANERAKO IV EGUNA // IV JORNADA DE TRABAJO VOLUNTARIO

Eskolako zuzendaritza taldeak eta irakasleek Borondatezko Egunean parte hartu zuten  gurasoei eskerrak eman nahi dizkiegu izandako interesagatik eta egindako lanagatik.
Mila esker!!

El equipo directivo y los profesores de la escuela queremos dar las gracias a las familias que participaron en la Jornada de Trabajo por su buena disposición y el gran trabajo realizado.
Muchas gracias!!