2016/06/28

Kaixo lagunok!
Ikasturte hau bukatu da eta lan asko egin ondoren uda disfrutatzea tokatzen zaizue. Irailean berriro elkar ikusiko dugu ikasturte berria estreinatzen eta hainbeste kontu ekarriko dituzue kontatzeko. 
Bitartean gure 6. mailako ikasle maiteek institutoan hasiko dute etapa berria eta guk hemendik suerterik onena opa diegu! Esan bezela Rontegiko ateak beti zabalik izango dituzte nahi dutenerako!
Eta uda irrifarre batekin hasteko hemen uzten dizuegu azken eguneko jaian egin ziguten agurra, itzela izan zan, aupa zuek!



2016/06/13

FUGADOS programa

Kaixo guztioi!!
Bihar, ekainak 14, gaueko 21:00etan gure eskolan grabatutako programa telebistan botako dute.


Tele7
katean izango da, FUGADOS programan. Eskolako 1., 2. eta 3. mailako ikasleak telebistan ikusteko aukera izango dugu!!

2016/06/01

HHkoen Harrera

Kaixo familiak!
Aurreko astean HHko ikasleen harrera burutu genuen eskola. Datorren urtean erabiliko dituzten espazioak eta haien funtzionamendua ezgutzea izan genuen helburu. HHko ikasleek interes handiarekin galderak planteatu zituzten eta LHko ikasle batzuk gustora erantzuteko aukera izan zuten! 
Hemen duzue ekintzaren planteamendua eta argazki batzuk.