2017/12/22

GURE JANTOKI BERRIA



50. urteurreneko beste ekintza bat “JANTOKI BERRIA” apaintzea izan da.
Begiratu zein polita geratu den!
MILA, MILA ESKER eskolako aita honi:

IÑAKI MARTINEZ.

Dena den, hau ez da azken ekintza izango. Oporretatik bueltatu ondoren, kamiseta ibiltarien esposizioa ere izango dugu.

2017/12/21

GABONETAKO POSTALA

OLENTZERO EGUNA 2017



Guraso agurgarriok:

 Datorren ostiralean, abenduak 22, Olentzeroren jaia ospatuko dugu. Aurten, auzotik abestera irtengo gara. Zuen  laguntza eta partaidetza  izatea espero dugu.
 Eskolatik goizeko 9:40etan gutxi-gora behera irtengo gara.
 Kalejiran Olentzero  gurekin etorriko da.  Hiru geldigune egingo ditugu:
-        Eskolako jolastokian
-        Andaluz enparantza
-        Gipuzkoa kalean  (Fueroseko izkinean dagoen aldean)

Gurekin abestera animatzen zaituztegu .  Mesedez, ezinbestekoa da umeen  martxa ez oztopatzea eta korroa errespetatzea, hau denok disfrutatzeko modu bakarra baita.
Umeak baserritarrez jantzita etortzen animatzen zaituztegu. Haur Hezkuntzako umeek arropan izena jarrita ekarriko dute ( abarkarik gabe).
Euria egitekotan, eskola barruan abestuko dugu eta biziki sentitu arren, ezin izango zarete sartu, guztientzako leku nahikorik ez dago eta.

Ondorengo ordutegia izango dugu:
·        Jantokian geratzen ez badira:
Eguerdiko 13:00etan irtengo dira. 2 urteko ikasleak 12:50etan irtengo dira
·        Jantokian geratzen badira:
 Haur eta Lehen Hezkuntza, 15:00etan

2 urteko ikasleentzako oharra :
                                - Egun horretan, sarrera, 9 :00 etatik 9 :20ra arte izango da.
                                - 2 urteko umeek eskolako patioan soilik abestuko dute.
3 eta 4 urteko ikasleentzako oharra :
                                - 3 eta 4 urteko ikasleek, eskolako patioan eta  Andaluz enparantzan abestuko
                                    dute.
Eguraldi ona izatea eta guztiok ondo pasatzea espero dugu.

Jaso ezazue gure agurra
Olentzero Batzordekideok


Estimad@s padres-madres:

El próximo viernes día 22 celebraremos la fiesta del Olentzero.
Este año saldremos a cantar por el barrio y nos gustaría contar con vuestra compañía y participación.
Saldremos de la escuela a las 9:40 horas aproximadamente.
Durante el recorrido nos acompañará Olentzero .  Haremos tres paradas:
-        En el patio del colegio
-        En la plaza del centro andaluz
-        En la calle Guipúzcoa, esquina con Fueros
Os animamos a que cantéis con nosotr@s .
Por favor, es imprescindible que no entorpezcáis el recorrido de l@s niñ@s y que respetéis el corro mientras cantan, solo de esta manera, tod@s disfrutaremos mucho más.
Os animamos a que l@s niñ@s acudan vestid@s de aldean@s. L@s alumn@s de Educación Infantil traerán la ropa con el nombre puesto (sin  abarcas).
Si llueve en ese momento, cantaremos dentro de la escuela y sintiéndolo mucho, no podréis entrar pues no hay espacio suficiente para tod@s.
El horario de ese día será el siguiente:
  • Si no se quedan en el comedor:
Saldrán a las 13:00 horas y l@s alumn@s de 2 años a las 12:50
  • Si se quedan en el comedor:
        Infantil y Primaria a las 15:00.

Nota para lo@s alumn@s de 2 años:
-        Ese dia el horario de entrada de 2 años será de 9:00 a 9:20
-        L@s niñ@s de 2 años solo cantarán en el patio
Nota para l@s alumn@s de 3 y 4 años:
                      -      L@s alumn@s de 3 y 4  años cantarán en el patio y en la plaza del Centro andaluz.           
Esperamos que el tiempo nos acompañe y pasemos un rato agradable.

Un saludo
La comisión de Olentzero
 

2017/12/14

LIBROS RECOMENDADOS NAVIDAD 2017/LIBURU GOMENDATUAK GABONAK 2017



HAUEK DIRA 2017KO GABONETARAKO LIBURU GOMENDATUAK
ESTOS SON LOS LIBROS RECOMENDADOS PARA ESTAS NAVIDADES 2017

JIRAKURTXO ETA OLENTZERO LIBURUEN LAGUN
GOZATU IRAKURKETAZ GAU EDOTA EGUN

OLENTZERO Y JIRAKURTXO AMAN LA LECTURA
ESTAS NAVIDADES REGALA AVENTURAS





2017/12/03

RONTEGI ESKOLAN ERE EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU!



Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an izaten da, Frantzisko Xabierkoaren egunean. Frantzisko 1552ko abenduaren 3an hil zen, eta, kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama-hizkuntzan izan ziren, euskaraz.
1949an Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen egun hau euskararen nazioarteko egun gisara. 1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu zuten.

Ikusi nola ospatu dugun  Rontegi Eskolan Euskararen Eguna!.

HONA HEMEN GURE DANTZA!