Datorren ostiralean ospatuko ditugu inauteriak gure eskolan.Dena dago martxan...mozorroak,entseguak,hormairudiak...orain eguraldi ona behar dugu prestatu den guztia ongi ateratzeko.Hemen dituzue bi bideo labur-laburrak,bata aurtego hormariduan agertzen diren marrazkiekin eta bestea aurreko urteetako hormairudiekin egindakoa.
2014/02/27
INAUTERIAK
Inauteriak bereziki Europan eta Amerikako hiri eta herrietan neguaren bukaera aldera jendeak mozorroturik ospatzen ditugun jaiak dira,desfileak eginez edota besterik gabe jai-giroan murgilduz,kantuz,dantzan eta zarata eginez.Aintzinako paganismoan daude sustraiturik,negua amaitu eta udaberria hasteari loturik.
Euskal Herrian,inauteriak,inauteak,ihoteak eta aratusteak deitzen zaie jai horiei;lapurdin eta Nafarroan zanpantzarrak eta Gipuzkoan asteartinak baita ere.
Inauterien jaiak mugikorrak dira egutegian.Urte batetik bestera data zehatza aldatu egiten da.Oro har,inauteriak Garizuma abiatzen den aurreko astean hasi eta Garizuma hasierako hausterre-egunaren bezpera arte luzatzen dira.Bestela esanda,Pazko aurreko zazpigarren igandea da inauteri-igandea.
Euskal Herriko inauteriak (irakurri gehiago)
Euskal Herriko Inauteriak from Jaime
Behean agertzen den aurkezpenean ikusi ahal duzue aurreko inauterietan Rontegi Eskolan egindako argazki batzuk.
INAUTERIAK RONTEGI ESKOLAN
Etiketak:
euskal herria,
inauteriak,
rontegi eskola
2014/02/05
AGATE DEUNA 2014
Atzo ospatu genuen Agate Deuna eskolan eta eskolatik kanpo.Hemen dituzue argazki eta bideo batzuk.
Etiketak:
agate deuna,
rontegi eskolan,
santa ageda
2014/01/29
AGATE DEUNA
Agate Deuna,otsailaren 5ean edo bezperan Euskal Herrian ospatzen den jaia da. Cataniako Agate Santuaren eguna otsailaren 5a da Eliza Katolikoaren santutegian,eta ohitura da egun horretan edo bezperan herrietan koplak kantatu eta diru edo janari eske ateratzea. Euskal Herriko herri askotan,makilakin ateratzen dira kalera,erritmoa markatzeko lurrean joaz.
Etiketak:
agade deuna,
euskal herria,
koplak,
makilak
2014/01/24
2014/01/13
MATRIKULAK 14-15
Izena emateko eta eskaerak aurkezteko epea:
On-line: 2014ko otsailaren 3tik 13ra
Ikastetxean: 2014ko otsailaren 3tik 14ra
Periodo de inscripción y entrega de documentos:
On-line: Del 3 al 13 de febrero
En el centro educativo: Del 3 al 14 de febrero
Zehaztasun gehiago hemen jarriko dugu,laster.
Se os dará más información próximamente aquí mismo.
2014/01/08
BIGARREN HIRUHILABETEA.
Gaur eman diogu hasiera ikasturte honetako bigarren hiruhilabeteari.Gabonetako oporrak joan dira baina lasai egon,Aste Santuko oporrak ere laster helduko dira eta.Indar berriturik etorri gara eta hiruhilabete berri honi aurre egiteko prest daude.
Ongi etorri guztioi!
2013/12/20
ZORIONAK !!!
Heldu dira gabonak,heldu dira gabonetako oporrak…heldu dira gabon kantak,zorionak eta janari oparoak.Datorren urtea ere ona izango delakoan:
ZORIONAK ETA URTE BERRI ON !!!
OLENTZERO RONTEGI ESKOLAN on PhotoPeach
2013/12/17
GABON INGURUKO OSPAKIZUNAK
Gizarte modernoaren bilakaeran,mende honetako tradizioen artean bi indartzen dira bereziki:
Frantzian zabaldutakoa eta indartuko den Papa Noel-ena eta Espainian Erregeena.
Frantzian indartzen den eredua Ipar Europako tradizioan dago oinarrituta,eta,San Nikolas Barikoa hartzen du abiapuntutzat.Tradizioak Gabon-gauean umeei opariak ematera datorrela dio.Erreforma garaitik aurrera Alemanian eta beste toki batzuetan Papa Noel deituko zaio.Hemendik dator Ipar Euskal Herrian hedatzen den ohitura.
Hego Euskal Herrian hedatzen dena aldiz,Espainian indartzen den tradizioan oinarritzen da.Hau,Biblian kontatzen den pasartea erreferentziatzat hartuz Jesus umea jaio berri dagoela Ekialdetik etorritako hiru Magoak hartzen ditu abiapuntutzat.Hauek ume Jesusi opariak ekarri zizkioten bezala haurrei lo dauden bitartean,opariak uzten dizkiete.Horretarako haurrak onak izan behar dute eta zapatatxoa edo galtzerditxoa utzi behar dute leihoan edo balkoian oparia jasotzeko.Onak ez badira izan ikatza jasotzen dute.
Urte batzuetatik hona,Europan zehar ohikoa den Gabon-arbola zabaldu da gure artean.
Gabonetako festetan Gipuzkoako ekialdean eta Nafarroako ipar-mendebaldean ospatzen den errituala nagusitzen da Euskal Herriko hiri eta auzoetan:hau da,Olentzero kantatzera irtetzea Gabon-gauaren arratsean.
Gaur egun,Euskal Herri osoko haurrek ezagutzen dute Olentzero.Berau da opariak eta jostailuak ekartzen dituena gure Herrian,Europako San Nikolas edo Papa Noelen antzera.
Festa egunak:
Abenduak 24 – Gabon gaua
Abenduak 25 – Eguberri edo Natibitatea
Abenduak 28 – Inuzenteen eguna
Abenduak 31 – Urtezahar edo gabonzahar
Urtarrilak 1 – urteberri edo Urtats
Urtarrilak 6 – Errege egunaHonetaz gehiago jakin nahi baduzu....irakurri gehiago hemen.
2013/12/16
ARZALLUSEK JANTZI DU TXAPELA
AMETS ARZALLUS TXAPELDUN:ZORIONAK
Bersolaritza Txapelketa Nagusian atzo,BEC-eko oholtzaren gainean,Amets Arzallus hendaiarra garaile atera zen baina ez sufritu barik,izan ere,Maialen Lujanbiok,orain arteko txapeldunak,ez zizkion gauzak bat ere erraz jarri.Nahiko pareko ibili ziran biak ere.
Hurrengo lau urteotan,Amets Arzallus izango da Euskal Herriko Txapenduna.
13.500 inguru bertsozale bildu ziren BEC-en eta zalegoa oso pozik izan zen.Izugarrizko giroa bizi izan zen egun osoan zehar.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)