Ikasleak
talde-lanean aritu ziren eguerdira arte, ikastetxe bakoitzean ateratako
ondorioak komunean jartzen eta proiektuaren azken ondorioak aukeratzen.
Hiru multzotan banatutako 60 bat proposamen aukeratu ziren: hondakinak, mugikortasuna eta argiztapena. Hona hemen, proposamenetako batzuk:
- Birziklatzeari buruzko ikastaroak eskaini.
- Bosgarren edukiontzia (marroia) zabaldu.
- Jantziak biltzeko edukiontzi zurien kopurua handitu.
- Hiriaren garbiketa kanpainen kopurua handitu.
- Hiri garraioaren kostua murriztu.
- Bidegorri gehiago egin.
- Led teknologiako bonbillak jarri.
- Hondakinak hobeto kudeatzeko protokolo bat sortu, guztion artean.
- Udal eraikinetan eguzki plakak jarri, eta udal ibilgailuak elektrikoak izateko bidea egin.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina