2015/04/28

III BORONDATEZKO LAN EGUNA

Hirugarren urtez, Borondatezko Lan Eguna ospatu zen Errontegi Eskolan apirilaren 25ean (larunbatean).
Aurton ere, Udalak jarri du materiala eta gurasoek arduratu dira pentsatutako lanak eta hobekuntzak aurrera eramateko. Eguraldiak eta gurasoen arteko giro onari esker, lanak ederto atera ziren aurrera. 

Eskolako zuzendaritza taldearen eta irakasle guztion partez gure esker ona luzatu nahi diegu auzolan eder honetan parte hartu zuten  guztiei.

2015/04/13

AZKEN TXANPA: UDABERRITIK UDARA!



Bueltatu gara Aste Santuko oporretatik eta berriro ere prest gaude poz-pozik lan egiteko. Eguraldi onaren laguntzarekin eta hartu dugun atsedenarekin, azkenengo hiruhilabete hau  are alaiago, indartsuago eta emankorragoa izango delakoan gaude.
Ongi etorri guztioi! Has dezagun ondo eta bukatu askoz ere hobeto.

2015/03/27

Heldu dira Aste Santuko oporrak!



Heldu dira Aste Santuko oporrak ere eta atsedenalditxo bat merezi dugula uste dugu, guztiok. Ondo pasa, deskantsatu eta indarrak berrituz bueltatu apirilaren 13an.

Udaberrian gaudela ez ahaztu, eguzkia aterako da, laster. Ez galdu itxaropena!

2015/03/26

KORRIKA 2015 - RONTEGI ESKOLAN



Martxoaren 24an, Korrika Barakaldotik pasatu zela gogoratu eta ospatu genuen eskola barruan. Gure asmoa eskolako patioetan ospatzea zen, baina aurton eguraldiak ez digu lagundu. Hala ere, korrikak irribarreak ateratzeko erraztasun handia du eta bideo honetan ikus dezakezue nola argitu zigun eguna parte hartu zuten ikasle eta irakasleen irribarre alaiek.

Arratsaldeko korrika txikian ere jende askok parte hartu zuen.

Guztioi, mila esker!

2015/03/11

KORRIKA 2015

Urepeletik Bilbora - 2015eko martxoaren 19tik 29ra (klikatu hemen informazio gehiago lortzeko)


Kantaren letra (klikatu hemen)



Euskaldun eta euskaltzale guztiok osatzen dugu Euskal Herria, Euskararen Herria. Eta horixe aldarrikatu nahi dugu: guztion artean, auzolanean eta elkarlanean, lortu ahal dugula euskaraz biziko den herria, euskalakariz osatutako herria. Herri honek auzolanean eta elkarlanean lorpen handiak egin ditu -Korrika bera, esaterako- eta iraganean bezala gaur egun ere eskuzabala eta ahaltsua dela frogatuko du. Hori da Korrikaren eta AEKren nahia.

2015/03/06

MERKATU TXIKIA 2015

Otsailak 23an Barakaldoko haurren XIV. merkatu txikiaren diru-bilketa emateko ekitaldian parte hartu zuten eskolako zuzendariak eta 3.mailako lau ikaslek. Hemen duzue hurrengo bideo labur hau horren lekuko duzuelarik

2015/02/20

INAUTERIAK RONTEGI ESKOLAN 2015



Inauteriak ospatu genituen ostiralean, otsailak 13an. Aurton, goizean egin dugu desfilea, patioan. Hainbat guraso etorri ziren ikustera eta animatzera. Euririk ez zuen egin baina bai haize hotza eta bortitza. Arratsaldez, txokolatada izan genuen, Txokolatea goxoa benetan ere; batzuk errepikatu zuten….bukatu arte. Hainbat egunetan lanean ibili ondoren, jaialdia ondo atera zela ikustea…saririk onena izan zen.





AZTERTU PROGRAMA - IBAIALDE 2015



2015/02/11

INAUTERIAK EUSKAL HERRIAN

Euskal Herriko antzinako tradizioari loturik, herri txikietan nahiz hirietan ospatzen diren inauteriak egiten dira. Herri eta egun desberdinetan ospatzen diren erromatar garaitik datozkigun jaiak dira.