eskolan etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
eskolan etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2015/05/04

EUSKARA ASTEA 2015

Aste honetan, bihartik hasita, Euskara astea ospatzen dugu eskolan. Gure helburu nagusia da zuen seme-alabek ikasgelatik kanpo ere euskaraz bizi izatea eta gozatzea.
Ekintza batzuk antolatu ditugu euskararen erabilera bultzatzeko...ikasgelan, eskolan, etxean eta kalean.


 

2015/02/20

INAUTERIAK RONTEGI ESKOLAN 2015



Inauteriak ospatu genituen ostiralean, otsailak 13an. Aurton, goizean egin dugu desfilea, patioan. Hainbat guraso etorri ziren ikustera eta animatzera. Euririk ez zuen egin baina bai haize hotza eta bortitza. Arratsaldez, txokolatada izan genuen, Txokolatea goxoa benetan ere; batzuk errepikatu zuten….bukatu arte. Hainbat egunetan lanean ibili ondoren, jaialdia ondo atera zela ikustea…saririk onena izan zen.





2014/11/28

EUSKARA EGUNA

EUSKARAREN  EGUNA - Abenduak,3

Abenduaren 3an, Rontegi ikastetxeko ikasleak eta irakasleak patio nagusian bilduko gara, eguna ospatzeko.

Herri mailan ere, astean zehar,  mota desberdinetako ekintzak antolatu dira (abenduaren 5ean, familiei zuzendutako jarduera:  ipuin-kontalariak  +  familia giroan, Clara Campoamor zentro zibikoan, arratsaldeko 17:30ean).


Ekintza horietan parte hartzera, animatzen zaituztegu.

2014ko ekintzen agenda Barakaldon

“GARAGARDO DASTAKETA”

Azaroak 28

NON Clara Campoamor zentro zibikoa
ORDUA 19,00
ZER Euskal Herriko garagardoen dastaketa
PREZIOA DOAN – Izen-ematea: 944789241
ANTOLAT Barakaldo Udaleko Euskara Zerbitzua

FAKUN AZNAREZ-en HITZALDIA

Abenduak 3

NON Barakaldoko Hizkuntza Eskolan - Liburutegian
ORDUA 10,00
ZER Hitzaldia
PREZIOA DOAN
ANTOLAT Barakaldoko Hizkuntza Eskola

PERKUSIO TAILERRA

Abenduak 3

NON Gazte Bulegoa
ORDUA 17,30 – 19:30
ZER 18 eta 35 urte bitartekoentzako tailerra
PREZIOA DOAN
ANTOLAT Gazte Bulegoa

“JAINKO TXIKI ETA JOSTALARI HURA”
Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Bingen Mendizabal,
Mikel Valverde

Abenduak 3

NON Barakaldo Antzokia
ORDUA 20,00
ZER Publiko helduari zuzendutako kontzertu-errezitala
PREZIOA 5 €
ANTOLAT Barakaldo Udaleko Euskara Zerbitzua
“BERTSO SAIOA – ARKAITZ ESTIBALLES, IBON AJURIA,
ETXAHUN LEKUE, XABIER ENBEITA”

Abenduak 4

NON Barakaldoko Hizkuntza Eskolan
ORDUA 18,30
ZER Bertsolariak
PREZIOA DOAN
ANTOLAT Barakaldoko Hizkuntza Eskola

 “TITIRITEROEKIN JOLASEAN: EUSKARAREN EGUNA”

Abenduak 5

NON Clara Campoamor zentro zibikoa
ORDUA 17,30
ZER Familiei zuzendutako jarduera: ipuin-kontalariak + familia giroan
euskararen erabilera sustatzeko tailerra
PREZIOA DOAN
ANTOLAT Barakaldo Udaleko Euskara Zerbitzua

“K” DOKUMENTALAREN AURKEZPENA

Abenduak 10

NON Gazte Bulegoa
ORDUA 19,00 – 20:00
ZER Euskal Herriko gazteek egindako dokumentala
PREZIOA DOAN
ANTOLAT Gazte Bulegoa


2014/06/12

IKASTURTE AMAIERAKO FESTA

FIESTA FIN DE CURSO

SÁBADO, 14 DE JUNIO

PROGRAMA DEL DÍA


IKASTURTE AMAIERAKO FESTA

EKAINAK 14, LARUNBATA

EGUNEKO EGITARAUA

2014/06/02

EUSKARA ASTEA 2014

Pasa den astean, eskolan ospatu genuen "Euskara astea". Gure hizkuntzari bultzakada handia ematea zen gure helburu nagusia. Era guztietako ekintzak antolatu ziren eta ikasleek ondo pasatu zutela uste dugu. Euskara gure ikasgeleetatik ateratzen saiatu ginen eta horrela jarraitzeko asmoa dugu. Luzarorako erronka gogorra dugu gure eskuetan baina pixkanaka aurrera goazela nabaritzen dugu.

Mila esker parte hartu duzuen guztioi!








2014/04/09

LOMCE - HITZALDIA

Atzo eskolako liburutegian LOMCE-ri buruz hitzaldi bat eskaini zuten Barakaldoko Hezkuntza Bilguneko kide batzuk.Hitzaldira 70 pertsona inguru hurbildu ziren (guraso eta irakasle) eta esan beharrik ez dago oso interesgarria izan zela.

Eskolak bihotzez eskertu nahi ditu hurrengo hauek:


  • AMPAko gurasoak,haurtzaindegia antolatu eta zaintzeagatik.
  • Ainara Taldea (auzoko aise taldea),gaztelu puzgarriak ipintzeagatik H.H.-ko patioan.
  • Barakaldoko Hezkuntza Bilguneari eta bereziki hitzaldia eman zuten kideei.
  • Berritzeguneko Normalkuntza koordinatzaileari.
  • Hurbildu ziren guraso eta irakasle guztiei.