Gure aste honetako pertsonaia misteriotsua Bilbon 1981eko ekainaren 11n jaiotako gurpil-aulkiko saskibaloiko jokalari on bat da. 13 urte zituenean treneko istripu bat izan zuen baina hori ez zen oztopo bat izan kirola praktikatzen jarraitzeko eta 2002an Bilboko saskibaloi "C.D. Zuharrak" taldeko gurpil-aulkian jokatzen hasi zen. 2011n Europako Txapelketan brontze domina irabazi zuen, 2012an Londreseko Joko Paralinpikoetan 5. sailkatuta eta 2013an Frankfurteko Europako Txapelketan, berriro, brontze domina lortu zuen. Aurtengo Rioko Joko Paralinpikoetan bigarren postuan gelditu da Espainiako selekzioarekin. NOR DA?
Lehiaketa honetan parte hartu nahi baduzue, mesedez, paper bat bete ezazue zure erantzuna eta datuekin eta sartu Atezaintzan egongo den kutxaren barruan urriaren 14a baino lehen. Eskerrik asko eta zorte on izan!
* Irabazleak bi oparitxo izango ditu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina