Gure aste honetako pertsonaia misteriotsua Eratsunen 1954ko urriaren 10ean jaio zen. Hiru aste barru 62 urte beteko ditu pilotari profesional ohi honek. Aurrelari jokatzen zuen eta beste inork baino gehiagotan buruz buruko txapelketa nagusia irabazi du, guztira, 11 txapel. Hiru txapelketa nagusiak kontuan hartuta (buruz burukoa, binakakoa eta lau eta erdikoa) ere gure pertsonaia misteriotsua da txapel gehien lortu dituena: guztira, 20. Pilotazale askoren ustez inoizko hoberena izan da.
NOR DA?
Lehiaketa honetan parte hartu nahi baduzue, mesedez, paper bat bete ezazue zure erantzuna eta datuekin eta sartu Atezaintzan egongo den kutxaren barruan irailaren 30a baino lehen. Eskerrik asko eta zorte on izan!
* Irabazleak bi oparitxo izango ditu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina