Euskara astean, lehen hezkuntzako ikasleek patio jolasak egin zituzten eskolako jolastokietan. Jolas batzuk berriak izan ziren eta ikasleen gustukoak izan zirela uste dugu.
astea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
astea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2015/05/19
2015/05/18
EUSKARA ASTEA-2015-HAUR HEZKUNTZA
Euskara astean, patioan egin ziren jolasetan, haur hezkuntzako haurrek ederto pasatu zuten.
2015/05/15
EUSKARA ASTEA 2015
Pasa den astean, Euskara Eguna, ospatu genuen eskolan. Hainbat ekitaldi egin ziren eskolan bertan eta eskolatik kanpo. Hemen duzue Foru Plazan antolatutako jaialdian egin ziren argazkien bideoa.
2015/05/04
EUSKARA ASTEA 2015
Aste honetan, bihartik hasita, Euskara astea ospatzen dugu eskolan. Gure helburu nagusia da zuen seme-alabek ikasgelatik kanpo ere euskaraz bizi izatea eta gozatzea.
Ekintza batzuk antolatu ditugu euskararen erabilera bultzatzeko...ikasgelan, eskolan, etxean eta kalean.
2014/06/05
EUSKARA ASTEA / DISKO-TXIKI
Euskara asterako Haur Hezkuntzako umeentzat programatuta zegoen "Disko-txiki" ekintza, ekainaren 2an egin zen, eguraldiak ez zuelako lagundu aurreko astean. Eskolako bi irakaslek, Zoraya eta Aitor, izan ziren disko-animatzaileak.
Mundu guztiak ederto baten pasatu zuela ikusiko duzue hurrengo bideo laburrean.
2014/06/02
EUSKARA ASTEA 2014
Pasa den astean, eskolan ospatu genuen "Euskara astea". Gure hizkuntzari bultzakada handia ematea zen gure helburu nagusia. Era guztietako ekintzak antolatu ziren eta ikasleek ondo pasatu zutela uste dugu. Euskara gure ikasgeleetatik ateratzen saiatu ginen eta horrela jarraitzeko asmoa dugu. Luzarorako erronka gogorra dugu gure eskuetan baina pixkanaka aurrera goazela nabaritzen dugu.
Mila esker parte hartu duzuen guztioi!
2014/05/26
EUSKARA ASTEA 2014
Gure helburu nagusia da zuen seme-alabek ikasgelatik kanpo ere euskaraz bizi izatea eta gozatzea euskara erabiliz.
Euskaren erabilera bultzatzeko, ekintza batzuk antolatu ditugu aste honetan (27-28-29an):
Maiatzak 27an(asteartea) - Goizez
- "Tipi-ttapa muduan zehar", 1.eta 2. mailak, Barakaldo Antzokian
- Gaztelu Puzgarriak, Haur Hezkuntzan.
- Koreografia eta abestia xirulaz,4.mailako ikasleek 2,3 eta 5 urteko ikasleentzat.
Maiatzaren 28an (asteazkena), Goizez
- Pankartak aurkeztu, mezuak bota, koreografia,....,3. eta 4.mailak, Herriko Plazan.
- Bertsoak bota eta jaia (Endika Abellak, raperoak, zuzenduta) - 5.eta 6.mailak
- Disko-txiki ("Kalapitxi taldea") - Haur Hezkuntzako patioan)
Maiatzaren 29an (osteguna) - Goizez
- Kontzertu didaktikoa, 5 urtekoak, Barakaldo Antzokian
- Ipuin kontalaria, 4 eta 5 urte eta L.H.-ko 1. eta 2.mailak, Liburutegian
Arratsaldez
- 4 urteko, 1. eta 6.mailako ikasle batzuek 5 urteko ikasleei HARRERA
- Euskal Kirolak eta Jolasak, 3/4/5/6.mailak, Lehen Hezkuntzako Patioan
Etiketak:
astea,
euskara,
jolasak,
liburutegia,
puzgarriak
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
