eguna etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
eguna etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2015/06/24

ARGITXO EGUNA ETA 6.MAILAKOEN AGURRA

Azkenengo egunean, ekainak 19, Argitxo Eguna eta 6.mailako ikasleen agurra ospatu genuen eskolan. Poztasuna, alaitasuna, dantza.....eta negarrak ere sentitu eta ikusi ziren.Eskolak hemen jarraituko du nahi duzuenean etortzeko eta besarkadatxo bat hartzeko.Beraz, datorren ikasturterarte edo nahi duzuen arte. Udako oporrak ondo pasa.



2015/05/13

LGTB FOBIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Maiatzaren 17a, oso egun aproposa ikastetxe guztietan, aniztasun afektibo sexualari buruz hausnarketa egiteko.

2014/12/04

EUSKARAREN EGUNA ESKOLAN

Atzo, abenduak 3, Errontegiko Eskolan Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu genuen. Geletan aukeratu zituzten atsotitzekin lantxo batzuk egin zituzten aurreko egunetan eta horrez gain euskara hizkuntza bizia dela eta egunero erabili behar dugunaren garrantziaz jabetu dira. Atzo, atsedenaldia baino lehen, jolastokira jaitsi ginen guztiok, kantatzera, dantzatzera eta prestaturiko atsotitzak irakurtzera eta, nola ez, zer esan nahi duten pentsatzera.Dena ongi atera zen.Euri pixka bat egin zuen baina ez ginen izutu eta jarraitu genuen azkenera arte

2014/11/28

EUSKARA EGUNA

EUSKARAREN  EGUNA - Abenduak,3

Abenduaren 3an, Rontegi ikastetxeko ikasleak eta irakasleak patio nagusian bilduko gara, eguna ospatzeko.

Herri mailan ere, astean zehar,  mota desberdinetako ekintzak antolatu dira (abenduaren 5ean, familiei zuzendutako jarduera:  ipuin-kontalariak  +  familia giroan, Clara Campoamor zentro zibikoan, arratsaldeko 17:30ean).


Ekintza horietan parte hartzera, animatzen zaituztegu.

2014ko ekintzen agenda Barakaldon

“GARAGARDO DASTAKETA”

Azaroak 28

NON Clara Campoamor zentro zibikoa
ORDUA 19,00
ZER Euskal Herriko garagardoen dastaketa
PREZIOA DOAN – Izen-ematea: 944789241
ANTOLAT Barakaldo Udaleko Euskara Zerbitzua

FAKUN AZNAREZ-en HITZALDIA

Abenduak 3

NON Barakaldoko Hizkuntza Eskolan - Liburutegian
ORDUA 10,00
ZER Hitzaldia
PREZIOA DOAN
ANTOLAT Barakaldoko Hizkuntza Eskola

PERKUSIO TAILERRA

Abenduak 3

NON Gazte Bulegoa
ORDUA 17,30 – 19:30
ZER 18 eta 35 urte bitartekoentzako tailerra
PREZIOA DOAN
ANTOLAT Gazte Bulegoa

“JAINKO TXIKI ETA JOSTALARI HURA”
Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Bingen Mendizabal,
Mikel Valverde

Abenduak 3

NON Barakaldo Antzokia
ORDUA 20,00
ZER Publiko helduari zuzendutako kontzertu-errezitala
PREZIOA 5 €
ANTOLAT Barakaldo Udaleko Euskara Zerbitzua
“BERTSO SAIOA – ARKAITZ ESTIBALLES, IBON AJURIA,
ETXAHUN LEKUE, XABIER ENBEITA”

Abenduak 4

NON Barakaldoko Hizkuntza Eskolan
ORDUA 18,30
ZER Bertsolariak
PREZIOA DOAN
ANTOLAT Barakaldoko Hizkuntza Eskola

 “TITIRITEROEKIN JOLASEAN: EUSKARAREN EGUNA”

Abenduak 5

NON Clara Campoamor zentro zibikoa
ORDUA 17,30
ZER Familiei zuzendutako jarduera: ipuin-kontalariak + familia giroan
euskararen erabilera sustatzeko tailerra
PREZIOA DOAN
ANTOLAT Barakaldo Udaleko Euskara Zerbitzua

“K” DOKUMENTALAREN AURKEZPENA

Abenduak 10

NON Gazte Bulegoa
ORDUA 19,00 – 20:00
ZER Euskal Herriko gazteek egindako dokumentala
PREZIOA DOAN
ANTOLAT Gazte Bulegoa


2014/11/21




DATORREN ABENDUAREN 3AN EUSKARAREN  EGUNA OSPATUKO DA.

GURE IKASTETXEAN, URTERO BEZALA,  JARDUERA BEREZI BAT  ANTOLATUKO DA.
HERRI MAILAN ERE, HAINBAT  EKINTZA,  PROPOSATZEN DIZKIGUTE:

EUSKARAZKO HORMAKINEN NAZIOARTEKO
I. LEHIAKETA

Lanak aurkezteko epea: azaroaren 28ra arte


ZER: Gizarte sareen bitartez zabaltzen diren irudietan jartzen diren umorezko mezuak euskaraz sortzeko lehiaketa

ANTOLATZAILEA: SASIBURU Barakaldoko Euskaldunon Elkartea


ANIMA ZAITEZTETE!!!

2014/11/12

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Abenduak 3an urtero ospatzen da Euskararen nazioarteko eguna. Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen egun hau 1949.urtean baina ez zen 1995era arte instituzionalizatua izan Euskaltzaindia eta Eusko Jaurlaritzaren eskutik. 

Egun honen jatorria historian eta kondairan aurkitzen da. Xabierko Frantzisko deuna, misiolari nafarra, Afrika eta batez ere Asian barrena ibili zen. Kondairak dioenez, Xabierko Frantzisko deunaren azken hitzak bere ama-hizkuntzan izan ziren, euskaraz, 1552ko abenduaren 3an. Hori dela eta, santuak mundutik berarekin hizkuntza eraman zuelako euskal diasporak bere eguntzat ere hartu du.

Ez da ahaztu behar, gainera, Xabierko Frantzisko Nafarroako patroia dela San Ferminekin batera. Nafarroan jai eguna da.

Egun 1.000.000 bat pertsona dira hizkuntza minorizatu hau darabiltzatenak.



EUSKAL IRRIA (letra)

2013/12/04

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA ERRONTEGI ESKOLAN

Gaur ospatu dugu  Euskararen Nazioarteko Eguna eskolan.Euskal Herriko mapan jarri ditugu gure argazkiak eta hor daude eskolako ikasle,irakasle eta guraso batzuen argazkiak  lurraldean zehar sakabanaturik.Gure hizkuntza maiteak bizirik iraun dezan,gogoratu:guk euskaraz,eta zuk zergatik ez?

Mila esker hain pozik parte hartu duzuen guztioi.


2013/11/28

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an izaten da,Xabierko Frantzisko deunaren egunean.Frantzisko 1552ko abenduaren 3an hil zen eta,kondairak dioenez,hil aurreko hitzak bere ama-hizkuntzan izan ziren,euskaraz.
1949an Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen egun hau euskararen nazioarteko egun gisara.1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik,Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu egin zuten.






JARDUERA ESKOLAN:

“EUSKARA EGUNA 2013 ABENDUAREN 3AN” esaldia osatuko dugu. Horretarako, gela bakoitzak 2,3 edo 4 hizki prestatuko ditu. (folio tamainakoak eta nahi duten bezala apainduta).
Abenduaren 2an,txandaka, Euskal Herriko maparen silueta handian ikasleek, irakasleek,atezainek eta jantokiko begiraleek, beraien argazki txiki bat itsatsiko dute.

Euskara egunean, guztiok batera jaitsiko gara patiora, eta maparen ondoan hizkiak kokatuko ditugu esaldia osatzeko (bitartean “Araban bagare” abestia,entzungo-abestuko dugu).
Geroago, prestatutako dantza egingo dugu (Esne-beltza taldeko musikarekin: “Hona bostekoa”).

Egun horretan ere, gurasoei beraien argazkia itsasteko aukera emango diegu.  

EUSKAL HERRIKO MAPA

BAGARE (GONTZAL MENDIBIL)

Araban bagare
Gipuzkoan bagera
Ziberun bagire
ta Bizkaian bagara
baita ere Lapurdi ta Nafarran.

Guztiok gara euskaldun
guztiok anaiak gara
nahiz eta hitz ezberdinez
bat bera dugu hizkera.

Herri bat dugu osatzen
eta gure zabarkeriz
ez daigun utzi hondatzen.

Bagare, bagera,
bagire, bagara
euskera askartzeko
oraintxe dugu aukera
Euskadi askatzeko
oraintxe dugu aukera.





2013/11/25

EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Emakumeen aurkako indarkeria emakumeari emakume izateagatik egindako indarkeria da.Sexu-bereizkerian oinarritzen den eta emakumea helburu duen edozein indarkeria ekintza da,emakumeei kalte edo sufrimendu fisiko,sexual edo psikologikoa eragiten diena, baita halako ekintzak egiteko mehatxuak ere.
Giza eskubideen aurkako zuzeneko erasoa izateaz gainera,emakumeari ondorio fisiko nahiz psikologiko larriak ekartzen dizkio.

Gaur manifestazioak egingo dituzte Euskal Herriko hiriburuetan:
Baionan (herriko etxearen aurrean,18:00etan)
Donostian (Bulebarrean,19:00etan)
Bilbon (Arriagan,19:30ean)
Gasteizen (Andra Mari Zurian,19:30ean)
Iruñean (Gazteluko plazan,20:00etan)


Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eman dituen datuak esanguratsuak dira.Ertzaintzak genero indarkeriagatik mehatxatutako 4.746 emakumeri ematen die "babes aktiboa".Agian,kopurua handitu egin da azkeneko urteetan