Heldu dira gabonetako oporrak eta heldu da ere atsedena hartzeko garaia. Ondo pasa egun hauetan, gozatu familia giroan eta onak izan.
2014/12/19
2014/12/12
GABONAK IRITSI DIRA
Eguberriak edo Gabonak Eguberri aurreko egunetatik Errege egunera bitarteko egunak eta egun horietan ospatzen diran jaiak dira: Gabon eguna, Eguberri-eguna, Gabonzahar,Urteberri-eguna eta Errege-eguna.
Oso ohitura zaharra da munduan zehar umeei opariak ematekoa, bai eta helduen artean ere.
Olentzero, tradizio historikoan, Euskal Herrian Eguberria eta Jesus Nazaretekoaren jaiotza iragartzen dituen euskal mitologiaren eta folklorearen pertsonaia da.
GABON KANTAK:
OLENTZEROREN BASERRIA
Olentzeroren etxe magikoan umeek Euskal Mitologia, natura, ohitura zahar eta kondairei buruz ikasiko dute joko interaktiboa eta teknologia berrien bidez. Punta puntako teknologia XVI.mendeko baserrian.
Beste bisita batzuk: Sorginen Baratza, Napo Astoa, Jolas Tematizatuak eta 3D simulagailua.
Non: Mungian (Landetxo Goiko Baserria)
Telefonoa: 946740061
Emaila: olentzero@izenaduba.com
2014/12/11
BAKEAREN NOBEL SARIA 2014
Umeen eskubideen aldeko borrokak irabazi du Bakearen Nobel Saria.
Malala Yousafzai 17 urteko pakistandarrak eta Kailash Satyarthi 60 urteko indiarrak irabazi dute aurten Bakearen Nobel Saria.
"Haurren hezkuntzaren alde" eta "umeen aurkako jazarpenaren kontra" egindako lana eta borrokak direla eta saritu ditu Norvegiako Nobel Batzordeak, hain zuzen ere.
"Umeek eskolara joan behar dute, eta ez dituzte esplotatu behar", aldarrikatu du Nobel Batzordeak, eta herrialde pobreetan herritarren % 60 hogeita bost urte baino gazteagoak direla gogorarazi du.
2014/12/04
HEZKUNTZA PLATAFORMEN TOPAGUNEA
Hezkuntza Plataformen Topaguneak gogoratzen digu, datorren larunbatean, Durangoko Kurutziaga ikastolan GURE GIDA lantzeko lansasioa antolatu dutela. Parte hartzera animatzen gaituzte!
Gogoratzen dizuegu Durangoko Azoka abenduaren 5tik 8ra bitartean izango dela.
EUSKARAREN EGUNA ESKOLAN
Atzo, abenduak 3,
Errontegiko Eskolan Euskararen Nazioarteko
Eguna ospatu genuen. Geletan aukeratu zituzten atsotitzekin
lantxo batzuk egin zituzten aurreko egunetan eta horrez gain euskara hizkuntza
bizia dela eta egunero erabili behar dugunaren garrantziaz jabetu dira. Atzo,
atsedenaldia baino lehen, jolastokira jaitsi ginen guztiok, kantatzera,
dantzatzera eta prestaturiko atsotitzak irakurtzera eta, nola ez, zer esan nahi
duten pentsatzera.Dena ongi atera zen.Euri pixka bat egin zuen baina ez ginen
izutu eta jarraitu genuen azkenera arte
Etiketak:
argazkiak,
eguna,
errontegi eskolan,
euskara
XABIER LETE
Xabier Lete (Oiartzun, Gipuzkoa, 1944ko apirilaren 5a - Donostia, 2010eko abenduaren 4a) euskal idazle, poeta eta kantaria, eta politikaria izan zen. Gazterik hasi zen idazten eta bere artikuluak ohiko bihurtu ziren Zeruko Argia aldizkarian.
Xabier leteri buruz gehiago irakurri nahi duenarentzat.
2014/12/01
SEI URTE MIKEL LABOA JOAN ZELA
2008ko abenduaren 1ean hil zen Ez Dok Amairu taldearen sortzailetakoa eta euskal kantagintzaren berritzailea izan zen artista donostiarra. Urteurrena honen harira, Mikel Laboa gogora ekarri dugu.
2014/11/28
EUSKARA EGUNA
EUSKARAREN EGUNA - Abenduak,3
Abenduaren 3an, Rontegi ikastetxeko ikasleak eta
irakasleak patio nagusian bilduko gara, eguna ospatzeko.
Herri mailan ere, astean zehar, mota desberdinetako ekintzak antolatu dira (abenduaren
5ean, familiei zuzendutako jarduera:
ipuin-kontalariak + familia giroan, Clara Campoamor zentro
zibikoan, arratsaldeko 17:30ean).
Ekintza horietan parte hartzera, animatzen zaituztegu.
2014ko
ekintzen agenda Barakaldon
“GARAGARDO DASTAKETA”
Azaroak 28
NON Clara Campoamor zentro zibikoa
ORDUA 19,00
ZER Euskal Herriko garagardoen dastaketa
PREZIOA DOAN – Izen-ematea: 944789241
ANTOLAT Barakaldo Udaleko Euskara Zerbitzua
FAKUN AZNAREZ-en HITZALDIA
Abenduak 3
NON Barakaldoko Hizkuntza Eskolan - Liburutegian
ORDUA 10,00
ZER Hitzaldia
PREZIOA DOAN
ANTOLAT Barakaldoko Hizkuntza Eskola
PERKUSIO TAILERRA
Abenduak 3
NON Gazte Bulegoa
ORDUA 17,30 – 19:30
ZER 18 eta 35 urte bitartekoentzako tailerra
PREZIOA DOAN
ANTOLAT Gazte Bulegoa
“JAINKO TXIKI ETA JOSTALARI HURA”
Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Bingen
Mendizabal,
Mikel Valverde
Abenduak 3
NON Barakaldo Antzokia
ORDUA 20,00
ZER Publiko helduari zuzendutako
kontzertu-errezitala
PREZIOA 5 €
ANTOLAT
Barakaldo Udaleko Euskara Zerbitzua
“BERTSO SAIOA – ARKAITZ ESTIBALLES,
IBON AJURIA,
ETXAHUN LEKUE, XABIER ENBEITA”
Abenduak 4
NON Barakaldoko Hizkuntza Eskolan
ORDUA 18,30
ZER Bertsolariak
PREZIOA DOAN
ANTOLAT
Barakaldoko Hizkuntza Eskola
“TITIRITEROEKIN JOLASEAN: EUSKARAREN
EGUNA”
Abenduak 5
NON Clara Campoamor zentro zibikoa
ORDUA 17,30
ZER Familiei zuzendutako jarduera:
ipuin-kontalariak + familia giroan
euskararen erabilera sustatzeko tailerra
PREZIOA DOAN
ANTOLAT Barakaldo Udaleko Euskara Zerbitzua
“K” DOKUMENTALAREN AURKEZPENA
Abenduak 10
NON Gazte Bulegoa
ORDUA 19,00 – 20:00
ZER Euskal Herriko gazteek egindako dokumentala
PREZIOA DOAN
ANTOLAT Gazte Bulegoa
Etiketak:
barakaldon,
eguna,
ekintzak,
eskolan,
euskara
2014/11/21
DATORREN ABENDUAREN 3AN EUSKARAREN EGUNA OSPATUKO DA.
GURE IKASTETXEAN, URTERO BEZALA, JARDUERA BEREZI BAT ANTOLATUKO DA.
HERRI MAILAN ERE, HAINBAT EKINTZA, PROPOSATZEN DIZKIGUTE:
EUSKARAZKO HORMAKINEN NAZIOARTEKO
I. LEHIAKETA
Lanak aurkezteko epea: azaroaren 28ra arte
ZER: Gizarte sareen bitartez zabaltzen diren irudietan jartzen diren umorezko mezuak euskaraz sortzeko lehiaketa
ANTOLATZAILEA: SASIBURU Barakaldoko Euskaldunon Elkartea
ANIMA ZAITEZTETE!!!
2014/11/18
GURE ONDAREA, GIZADIAREN ONDAREA
" Euskara euskal gizartearen ondarea da, haren historiaren eta kulturaren osagarri ezinbestekoa. Baina, munduko gainerako hizkuntza guztiak bezala, eleaniztasuna ezaugarritzat duen gizadi osoaren ondare ere bada. Hizkuntzen dibertsitatea babestu nahi bada, beharrezkoa da euskara zaindu eta sustatzea" (2010ean, legebiltzarrean onartua).
2014/11/12
EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA
Abenduak 3an urtero ospatzen da Euskararen nazioarteko eguna. Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen egun hau 1949.urtean baina ez zen 1995era arte instituzionalizatua izan Euskaltzaindia eta Eusko Jaurlaritzaren eskutik.
Egun honen jatorria historian eta kondairan aurkitzen da. Xabierko Frantzisko deuna, misiolari nafarra, Afrika eta batez ere Asian barrena ibili zen. Kondairak dioenez, Xabierko Frantzisko deunaren azken hitzak bere ama-hizkuntzan izan ziren, euskaraz, 1552ko abenduaren 3an. Hori dela eta, santuak mundutik berarekin hizkuntza eraman zuelako euskal diasporak bere eguntzat ere hartu du.
Ez da ahaztu behar, gainera, Xabierko Frantzisko Nafarroako patroia dela San Ferminekin batera. Nafarroan jai eguna da.
Egun 1.000.000 bat pertsona dira hizkuntza minorizatu hau darabiltzatenak.
EUSKAL IRRIA (letra)
2014/10/29
HALLOWEEN
Halloween urtero urriaren 31n munduko hainbat lekuetan ospatzen den jaia da, Arimen Eguna euskal jaiaren antz-antzekoa. Kristau egutegiaren Santu Guztien Egunaren aurreko gauean ospatzen da, hilak, martiriak eta santuak gogoan izateko egunetan.
Halloween gaur egun Ameriketako Estatu Batuetako kulturan errotuta dago eta hortik hedabideen bitartez munduko beste hainbat lekuetara iritsi da. Egun horietan, jendeak mozorroak erabilten ditu, beldurra emateko asmoz, eta maltzurkeriak ez egitearen truke gozokiak jasotzen dituzte haurrek (trick or treat).
Ingeleseko saioetan/klaseetan landu da gai hau eta ikasleek egin dituzten lantxoak ikustera gonbidaturik zaudete guztiok.
Etiketak:
erakusketa,
gonbidapena,
halloween,
jaia
2014/10/20
2014/10/09
URRIAK 11an LOMCEri EZ!
Euskal Herrian LOMCEri EZ! esaten diogula eta gure ikastetxe, auzo eta
herrietan ez dugula aplikatzea onartuko eta gure hezkuntza propioaren
alternatiba eraikitzen jarraituko dugula aldarrikatzeko Hego Euskal Herriko lau
hiriburuetan kalejira giroko manifak antolatu dira.
2014/10/05
UDAZKENA....URTEAREN AZKEN ETA IRRIPARRE EDERRENA
Natura eta naturaren koloreak. Ibildaldi luzeak edo laburrak egiteko aro polita da. Mendiko koloreak ikusteko, bakar-bakarrik edo lagunekin joateko...natura koloretan ikusteko garaia da. Udazkenean izugarri aldatzen dira koloreak: gorriak, horiak....kontraste polita da. Gaztainak, intxaur eta ezkur garaia da. Zuhaitz klase ugari daude, bakoitza bere koloreekin, eta guztien artean irudi kromatikoa sortzen dute. Udan hazitako kumeak bakarrik bizitzen ikasten duten garaia da.
2014/09/29
2014/09/17
ERRONTEGIKO JAIAK 2014
Errontegiko jaiak heldu dira berriro ere. Aurtengoak, hirugarrenak izango dira. Gozatzeko garaia heldu da.
GORA ERRONTEGI!!!
Barakaldodigital.com aldizkarian, 12.orrialdean duzue jaietako egitaraua.
KURTSO HASIERAKO BILERAK
GURASOEKIN BILERAK
Iraila amaitu baino lehen
gurasoekin kurtso hasierako bilerak egiten dira H.H.an eta L.H.an.
Aurtengo datak:
MAILA
|
DATA
|
ORDUA
|
2 urte A - 2 urte B
|
Irailaren 4an (osteguna)
|
11:00
|
3 urte A – 3 urte B -3 urte C
|
Irailaren 5ean (ostirala)
|
11:00
|
4 urte A - 4urte B
|
Irailaren 30ean (asteartea)
|
13:15
|
5 urte A - 5 urte B- 5 urte
C
|
Irailaren 30ean (asteartea)
|
13:15
|
1.A - 1.B
|
Irailaren 25ean (osteguna)
|
13:15
|
2.A – 2.B
|
Irailaren 23an (asteartea)
|
13:15
|
3.A – 3.B
|
Irailaren 26an (ostirala)
|
13:15
|
4.A – 4.B
|
Irailaren 26an (ostirala)
|
13:15
|
5.A - 5.B
|
Irailaren 29an (astelehena)
|
13:15
|
6.A – 6.B
|
Irailaren 29an (astelehena)
|
13:15
|
2014/09/05
IKASTURTE BERRIA: 2014-2015
Ongi etorria ematen diogu Rontegi Eskola osatzen dugun komunitate osoari. Udako oporrak bukatu ondoren, ikasturte berria agurtu beharrean gaude. Irailaren lehenengo egunetik lanean ari gara datorren astelehenean ongi etorria emateko ikasle eta guraso guztiei.
Ikasturte berriak, erronka berriak ekarriko dizkigute eta saiatuko gara denon artean sortuko diren erronka horiek bideratzen ahal den eta hobeto.
Ilusio handiz hasi, ondo segi ikasturtean zehar eta hobeto bukatzeko asmoa eta helburua duten jendez inguraturik gaudelakoan….berriro ere:
ONGI ETORRI RONTEGI ESKOLARA!!!
2014/06/30
BUKATU DA IKASTURTEA, GORA UDAKO OPORRAK!
Ikasturteari amaiera emateko eta azken sarrera honekin Rontegi Eskola osatzen dugun guztion partez zera esan nahi dizuegu:
- Mila esker ekintza desberdinetan gogotsu parte hartzeagatik
- Ondo pasa udako oporrak
- Eta irailera arte
2014/06/27
OHOREZKO MATRIKULA IKASLE OHIENTZAT
Esther Diego Herranz eta Iñigo Montero Molina, gurekin egon ziren 2 urtetik 6.mailara arte eta Trueba Institutoan jarraitu dute Batxilergoa amaitu arte.
Gutaz ez dira ahaztu eta OHOREZKO MATRIKULA eman zitzaizkien agurra emateko ekitaldira gonbidatu gintuzten.
ZORIONAK GUZTION PARTEZ!
2014/06/20
IKASTURTE AMAIERAKO FESTA
Ekainaren 14an,larunbatean, ikasturte amaierako
festa ospatu zen eskolan.Eguraldi ona eta giro ezin hobea izan zuten
Errontegiko Eskolara hurbildu ziren guztiek.
Nahi baduzue ikusi eta gozatu jaialdian gertatutakoa,Gurasoen
Elkartearen blogean ikusgai duzue.
2014/06/16
KARATE TXAPELKETAk 2014
EUSKADIKO KARATE TXAPELKETA-n, BENJAMIN-en kata mailan, 5.mailako JONE ENJAMIO ikasleak lortu zuen lehenengo saria
2014/06/12
IKASTURTE AMAIERAKO FESTA
FIESTA FIN DE CURSO
SÁBADO, 14 DE JUNIO
PROGRAMA DEL DÍA
IKASTURTE AMAIERAKO FESTA
EKAINAK 14, LARUNBATA
EGUNEKO EGITARAUA
2014/06/05
EUSKARA ASTEA / DISKO-TXIKI
Euskara asterako Haur Hezkuntzako umeentzat programatuta zegoen "Disko-txiki" ekintza, ekainaren 2an egin zen, eguraldiak ez zuelako lagundu aurreko astean. Eskolako bi irakaslek, Zoraya eta Aitor, izan ziren disko-animatzaileak.
Mundu guztiak ederto baten pasatu zuela ikusiko duzue hurrengo bideo laburrean.
2014/06/04
EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN JAIALDIA 2014
Balmasedan ospatu zen 23.Euskal Eskola Publikoaren jaia pasa den igandean. Antolatzaileen ustez aurreikuspen guztiak hautsi zituen. Gorantz Goaz. Go-Go! lelopean, eta eguraldi lagun, aurtengo jaia azken urteetan ospatu den jendetsuena izan dela nabarmendu zuen Imazek (EHIGE-ko koordinatzailea).
Mendia ikastetxeko arduradunek hasiera eman zioten eskola publikoaren jaiari. Han izan ziran, besteak beste, Iñigo Urkullu Lehendakaria eta Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua.
Balmasedan euskara entzuten zen eta hori oso garrantzitsua da. Egun batez bada ere, euskararen presentzia indartu genuen Balmasedan eta Enkarterrian.
Oso familia giro osasuntsua izan genuen.
2014/06/02
EUSKARA ASTEA 2014
Pasa den astean, eskolan ospatu genuen "Euskara astea". Gure hizkuntzari bultzakada handia ematea zen gure helburu nagusia. Era guztietako ekintzak antolatu ziren eta ikasleek ondo pasatu zutela uste dugu. Euskara gure ikasgeleetatik ateratzen saiatu ginen eta horrela jarraitzeko asmoa dugu. Luzarorako erronka gogorra dugu gure eskuetan baina pixkanaka aurrera goazela nabaritzen dugu.
Mila esker parte hartu duzuen guztioi!
2014/05/26
EUSKARA ASTEA 2014
Gure helburu nagusia da zuen seme-alabek ikasgelatik kanpo ere euskaraz bizi izatea eta gozatzea euskara erabiliz.
Euskaren erabilera bultzatzeko, ekintza batzuk antolatu ditugu aste honetan (27-28-29an):
Maiatzak 27an(asteartea) - Goizez
- "Tipi-ttapa muduan zehar", 1.eta 2. mailak, Barakaldo Antzokian
- Gaztelu Puzgarriak, Haur Hezkuntzan.
- Koreografia eta abestia xirulaz,4.mailako ikasleek 2,3 eta 5 urteko ikasleentzat.
Maiatzaren 28an (asteazkena), Goizez
- Pankartak aurkeztu, mezuak bota, koreografia,....,3. eta 4.mailak, Herriko Plazan.
- Bertsoak bota eta jaia (Endika Abellak, raperoak, zuzenduta) - 5.eta 6.mailak
- Disko-txiki ("Kalapitxi taldea") - Haur Hezkuntzako patioan)
Maiatzaren 29an (osteguna) - Goizez
- Kontzertu didaktikoa, 5 urtekoak, Barakaldo Antzokian
- Ipuin kontalaria, 4 eta 5 urte eta L.H.-ko 1. eta 2.mailak, Liburutegian
Arratsaldez
- 4 urteko, 1. eta 6.mailako ikasle batzuek 5 urteko ikasleei HARRERA
- Euskal Kirolak eta Jolasak, 3/4/5/6.mailak, Lehen Hezkuntzako Patioan
Etiketak:
astea,
euskara,
jolasak,
liburutegia,
puzgarriak
2014/05/22
AURTENGO BORONDATEZKO LAN EGUNAREN EMAITZAK
Larunbatean, maiatzak 17an, eskolan egindako lanak ikusteko, hona hemen bideo labur hau. Mila esker eta zorionak egin duzuen lanagatik (ikusten eta ikusten ez dena).
Etiketak:
borondatezko,
emaitzak,
errontegi,
eskola,
lan eguna,
maiatzak 17
2014/05/21
BORONDATEZKO LAN EGUNA ERRONTEGI ESKOLAN-2014
Maiatzak 17an, larunbatean, Errontegi Eskolan ospatu zen II Borondatezko Lan Eguna. Jardunaldia ederto joan zen, eguraldi zoragarriari eta borondatezko taldeari esker. Eskolan elkartu ziren 50 pertsona inguru (haur eta gurasoen artean).
Lan asko egin zuten eta horietako lan batzuk benetan ikusgarriak dira (horma-irudiak, jokoen marrak eta abar). Beste lan batzuk ere egin zituzten, hain argi ikusi ez arren, (konponketa batzuk, belar txarrak atera, baldak eta kakoak jarri…)
Eskolak bihotzez eskertu nahi du egin den lan guztiagatik eta horren inguruan sortzen den giro zoragarriagatik.
Mila esker!
Hemen duzue Herrikolore-k (Barakaldoko webgune herrikoia) jarri duen bideoa, larunbatean eskolan egin den lanari buruz eta horren helburuak zeintzuk diren azalduz.
Etiketak:
2014,
borondatezko lana,
errontegi,
eskola
2014/05/14
II BORONDATEZKO LAN EGUNA
- Datorren maiatzaren 17an (larunbata) burutuko da II Borondatezko Lan Eguna.
- Jardunaldiaren dinamika ihazkoaren antzekoa izango da:
- IGEak materiala ordaintzeko diru zati bat emango du eta Udalak erosi du behar den material gehiena.
- Eskola komunitateko partaide guztiak parte hartzera animatzen ditu.
- Jardunaldiaren egitaraua:
- 09:00ak aldera hasiko da.
- Haurtzaindegi zerbitzua egongo da.
- Egun osoan musika izango da.
- Goiz erdian, hamaiketakoa egingo da (IGEak ordainduta).
- Ostean, lanarekin jarraituko da.
- Herri Bazkaria (kanpoan edo gimnasioan). Nahi dena ekarri partekatzeko.
- Arratsaldean, lanera berriz!
Mila esker, aldez aurretik
II JORNADA DE TRABAJO VOLUNTARIO
- La actividad prevista se llevará a cabo el próximo 17 de mayo (sábado).
- La dinámica será similar a la del año pasado:
- La AMPA dará dinero para una parte del material y el Ayuntamiento enviará la mayor parte del material necesario al centro.
- Convoca a toda la comunidad educativa del colegio para que colabore como voluntarios y juntos pasar el día haciendo "pequeñas chapuzas" que no requieran permiso de obra.
- El programa de la jornada comenzará a las 9 de la mañana en el colegio:
- Habrá guardería.
- Música durante todo el día.
- "Hamaiketako" a media mañana (invita el AMPA).
- Seguir trabajando hasta la Comida Popular (en el exterior o en el gimnasio).Cada uno trae lo que quiere y se comparte.
- Continuar trabajando por la tarde.
Gracias a todos por vuestra colaboración.
2014/05/09
RONTEGIKO IRAKASLEAK LONDRESEN
Rontegi Eskolako irakasle batzuk Londresera joan ziren Aste Santuko oporrak hasi bezain pronto. Anabelekin bi ikasturte ingelesa ikasten ibili ondoren, ingelesa praktikatzera joatea erabaki zuten.
Argazkiak ikusita, argi dago oso ondo pasatu zutela eta Londreseko leku famatuenak bisitatu zituztela. Hemen dituzu argazki gehiago.
2014/04/09
LOMCE - HITZALDIA
Atzo eskolako liburutegian LOMCE-ri buruz hitzaldi bat eskaini zuten Barakaldoko Hezkuntza Bilguneko kide batzuk.Hitzaldira 70 pertsona inguru hurbildu ziren (guraso eta irakasle) eta esan beharrik ez dago oso interesgarria izan zela.
Eskolak bihotzez eskertu nahi ditu hurrengo hauek:
- AMPAko gurasoak,haurtzaindegia antolatu eta zaintzeagatik.
- Ainara Taldea (auzoko aise taldea),gaztelu puzgarriak ipintzeagatik H.H.-ko patioan.
- Barakaldoko Hezkuntza Bilguneari eta bereziki hitzaldia eman zuten kideei.
- Berritzeguneko Normalkuntza koordinatzaileari.
- Hurbildu ziren guraso eta irakasle guztiei.
2014/04/04
LOMCE LEGEA
Querid@s padres y madres:
¿Ya sabéis que el año que viene se implanta la LOMCE? ¿Qué les pasará a vuestros hijos e hijas? Si quieres saberlo, el AMPA de Rontegi os trae una charla participativa organizada por Barakaldoko Hezkuntza Bilgunea y estáis tod@s invitad@s.
LUGAR: Sala de profesor@s / HORA: 17:00 / DÍA: 8 de abril, martes.
Habrá servicio de guardería.
Guraso agurgarriak:
Ba al dakizu LOMCE datorren kurtsoan ezarriko dutela? Zer gertatuko da zure seme-alabekin? Jakin nahi baduzu, Rontegiko AMPA-k Barakaldoko Hezkuntza Bilguneak antolatutako hitzaldi partehartzailera gonbidatzen zaitu.
LEKUA: Irakasle gela / ORDUA: 17:00 / NOIZ: Apirilaren 8an,asteartea.
Haurtzaindegi zerbitzua egongo da.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)