2014/06/04

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN JAIALDIA 2014

Balmasedan ospatu zen 23.Euskal Eskola Publikoaren jaia pasa den igandean. Antolatzaileen ustez aurreikuspen guztiak hautsi zituen. Gorantz Goaz. Go-Go! lelopean, eta eguraldi lagun, aurtengo jaia azken urteetan ospatu den jendetsuena izan dela nabarmendu zuen Imazek (EHIGE-ko koordinatzailea).

Mendia ikastetxeko arduradunek hasiera eman zioten eskola publikoaren jaiari. Han izan ziran, besteak beste, Iñigo Urkullu Lehendakaria eta Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua.

Balmasedan euskara entzuten zen eta hori oso garrantzitsua da. Egun batez bada ere, euskararen presentzia indartu genuen Balmasedan eta Enkarterrian.

Oso familia giro osasuntsua izan genuen.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina