2014/10/29

HALLOWEEN

Halloween urtero urriaren 31n munduko hainbat lekuetan ospatzen den jaia da, Arimen Eguna euskal jaiaren antz-antzekoa. Kristau egutegiaren Santu Guztien Egunaren aurreko gauean ospatzen da, hilak, martiriak eta santuak gogoan izateko egunetan.

Halloween gaur egun Ameriketako Estatu Batuetako kulturan errotuta dago eta hortik hedabideen bitartez munduko beste hainbat lekuetara iritsi da. Egun horietan, jendeak mozorroak erabilten ditu, beldurra emateko asmoz, eta maltzurkeriak ez egitearen truke gozokiak jasotzen dituzte haurrek (trick or treat).


Ingeleseko saioetan/klaseetan landu da gai hau eta ikasleek egin dituzten lantxoak ikustera gonbidaturik zaudete guztiok.

2014/10/20

AZTERKOSTA LEHIAKETA

Hartu kamera edo margoak eta gure kostaldea irudikatu gure lehiaketan parte hartzeko.


2014/10/09

URRIAK 11an LOMCEri EZ!

Euskal Herrian LOMCEri EZ! esaten diogula eta gure ikastetxe, auzo eta herrietan ez dugula aplikatzea onartuko eta gure hezkuntza propioaren alternatiba eraikitzen jarraituko dugula aldarrikatzeko Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan kalejira giroko manifak antolatu dira.


2014/10/05

UDAZKENA....URTEAREN AZKEN ETA IRRIPARRE EDERRENA

Natura eta naturaren koloreak. Ibildaldi luzeak edo laburrak egiteko aro polita da. Mendiko koloreak ikusteko, bakar-bakarrik edo lagunekin joateko...natura koloretan ikusteko garaia da. Udazkenean izugarri aldatzen dira koloreak: gorriak, horiak....kontraste polita da. Gaztainak, intxaur eta ezkur garaia da. Zuhaitz klase ugari daude, bakoitza bere koloreekin, eta guztien artean irudi kromatikoa sortzen dute. Udan hazitako kumeak bakarrik bizitzen ikasten duten garaia da.