2016/12/20

GABON ZORIONTSUAK OPA DIZUEGU!!!

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON

RONTEGI ESKOLA OS DESEA UNAS FELICES FIESTAS

GOGORATU URTARRILAREN 9AN ESKOLARA BUELTATU BEHAR GARELA!

Y RECORDAD QUE EL 9 DE ENERO TENEMOS QUE VOLVER AL COLE

2016/12/12

EUSKARA EGUNA
Abenduaren 2an.     bideoa

2016/11/29

"PERTSONAIA MISTERIOTSUA" LEHIAKETAREN 6. IRABAZLEA

Kaixo lagunak!
  
Pasa den ostiralean, azaroak 25, jolas-orduan, seigarren pertsonaia misteriotsuaren lehiaketan parte-hartzaile guztien artean paper bat atera zen eta aste honetako irabazlearen izena jakin genuen: JOSUNE PASABARE (3. B).

Aste honetako erantzun zuzena Imanol Urbieta izan da.

ZORIONAK JOSUNE!


Josune, poz-pozik, bere bi oparitxoekin.

2016/11/23

Eskola Kontseilurako Hausteskundeak

Eskola Kontseilurako Hausteskundeak

     Datorren Azaroaren 24an gure Ikastetxean ospatuko dira Eskola Kontseilurako Hauteskundeak.
Gure Familiako bazara Parte hartu!

gehiago jakiteko


     El próximo 24 de Noviembre se celebraran en nuestro Centro las Elecciones a Consejo Escolar.
Si formas parte de nosotros ¡Participa!

más información

2016/11/22

AZAROAK 25 DE NOVIEMBRE


Bizkaiko Elikagaien Bankua

Kaixo lagunok:

6. mailako ikasleok gara eta Bizkaiko Elikagaien Bankukoekin proiektu solidarioa egiten ari gara. Hori dela eta, elikagaien bilketa burutuko dugu datorren astean eskolan. Informazioa honako poster hauetan daukazue. Anima zaitezte parte hartzera!

 

Kaixo amig@s:

Los alumn@s de 6º curso estamos llevando a cabo un proyecto solidario en colaboración con el Banco de Alimentos de Bizkaia. Debido a esto, la próxima semana realizaremos una campaña de recogida de alimentos en el centro. Toda la información la podéis ver en los posters que os mostramos a continuación. ¡Ánimaos a participar!

 

 

2016/11/21

RONTEGIKO IRAKASLEAK JARDUNALDI PEDAGOGIKOETAN

AURTEN ERE RONTEGIKO IRAKASLE BATZUK PARTE HARTU DUGU BARAKALDOKO XXX. JARDUNALDI PEDAGOGIKOETAN. PBL -a PIZTU. OSO INTERESGARRIA IZAN DA. INFORMAZIO GEHIAGORAKO SAKATU HEMEN

Este año algunos profesores/as de Rontegi de nuevo hemos tomado parte en la 30. edición de las jornadas pedagógicas de Barakaldo bajo el lema PBL-a PIZTU! (animando a trabajar por proyectos). Ha sido muy interesante.Para más información pulsa en este enlace.






2016/11/15

6. PERTSONAIA MISTERIOTSUAREN LEHIAKETA

Gure aste honetako pertsonaia misteriotsua Zarautzen (Gipuzkoa) 1934ko martxoaren 10ean jaio zen eta 2016ko irailaren 28an hil zen euskal musikari eta idazle bat da. Teologian lizentziatua, Musikako ikasketak egin zituen Gasteizen, Donostian, Bordelen, Budapesten eta Estrasburgon.

Gehienbat, haurrentzako musika egin izan zuen bere ibilbide guztian, hala nola "Txoria nintzela" edota "Jon Braun" abestiak. Xirula Mirularen sortzailea ere bada. 2010eko abenduaren 5ean Argizaiola Saria eman zioten, "umeen euskarazko kantutegiari egindako ekarpenagatik".

Bere abesti ospetsuenak hauek dira: "Ran Rober Ran", "Txiki, txiki, txikia", "Txoria nintzela", "Jon Braun", "Mac Mikel", "Txantxibirin, txantxibirin", "Kalera, kalera", "Jolasean nenbilen", "Behin betiko", "Behin batean ihes" eta "Bakarrik eta Libre".

Gure pertsonaia misteriotsuak omenaldi eta sari ugari jaso zituen bere bizitzan zehar. Abenduaren 3an EUSKARAREN NAZIARTEKO EGUNA ospatuko dugu eta Rontegi eskolan, adibidez, abenduaren 2an (ostirala), beste omenalditxo bat egingo diogu. Animatu, parte hartu jai honetan eta etorri gurekin abestera. Nor da?




Lehiaketa honetan parte hartu nahi baduzue, mesedez, paper bat bete ezazue zure erantzuna eta datuekin eta sartu Atezaintzan egongo den kutxaren barruan azaroaren 25a baino lehen. Eskerrik asko eta zorte on izan!

* Irabazleak bi oparitxo izango ditu.

2016/11/14

"PERTSONAIA MISTERIOTSUA" LEHIAKETAREN 5. IRABAZLEA

Kaixo lagunak!


Pasa den ostiralean, azaroak 11, jolas-orduan, bosgarren pertsonaia misteriotsuaren lehiaketan parte-hartzaile guztien artean paper bat atera zen eta aste honetako irabazlearen izena jakin genuenSORAYA LOZA andereñoa (5. B).

Aste honetako erantzun zuzena Zuriñe Rodríguez Sánchez izan da.

ZORIONAK SORAYA!
Soraya, poz-pozik, bere 5. Mailako ikasleekin.

2016/11/06

ESKERRIK ASKO IKASLEAK!!!

Aste honetan, bihotz-bihotzez, eskerrak eman nahi dizkiet niregana proposamen desberdinak ematera animatzen ari diren eskolako ikasleei gure lehiaketan pertsonaia berriak izateko.

ESKERRIK ASKO GUZTIEI! JARRAITU HORRELA!

5. PERTSONAIA MISTERIOTSUAREN LEHIAKETA

Gure aste honetako pertsonaia misteriotsua Barakaldon (Bizkaia) 1982ko maiatzaren 21 ean (34 urte) jaiotako euskal triatleta bat da. 2011ko Emakumeen Munduko Kopako bi probetan brontzezko domina lortu zuen (Guatape eta Hego Korea). 2012ko Londreseko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen 44. postuan geldituz. Nor da?

Lehiaketa honetan parte hartu nahi baduzue, mesedez, paper bat bete ezazue zure erantzuna eta datuekin eta sartu Atezaintzan egongo den kutxaren barruan azaroaren 11 baino lehen. Eskerrik asko eta zorte on izan!

* Irabazleak bi oparitxo izango ditu.



2016/11/05

"PERTSONAIA MISTERIOTSUA" LEHIAKETAREN 4. IRABAZLEA

Kaixo lagunak!


Pasa den ostiralean, urriak 28, aurreko irabazleak (Zuhaitz Soriano) laugarren pertsonaia misteriotsuaren lehiaketan parte-hartzaile guztien artean paper bat atera zuen eta aste horretako irabazlearen izena jakin genuen: EKAITZ UHARTE (5 urte A).

Aste horretako erantzun zuzena Juanito Oiarzabal izan zen.

ZORIONAK EKAITZ!


Ekaitz, poz-pozik, irabazitako bi oparitxoekin.

2016/10/20

4. PERTSONAIA MISTERIOTSUAREN LEHIAKETA

Gure aste honetako pertsonaia misteriotsua Gasteizen (Araba) 1956ko martxoaren 30ean jaiotako euskal mendigoizalea da. Lehen zortzimilakoa (Cho Oyu) 1985ean igo zuen. Munduko 14 zortzimilakoak igo zituen lehen euskal herritarra izan zen eta mundu osoan laugarrena izan zen oxigenoaren laguntzarik gabe lortu zuena. Era berean, tontor handienak (Everest, K2, Kangchenjunga) 3 alditan igo dituen lehen alpinista dugu. Zazpi Gailurrak ere igo ditu (munduko zazpi kontinente bakoitzeko gailurrik garaienak).
2009an, helburu berri bat jarri zion bere buruari: munduko 14 zortzimilakoak bi aldiz igoko zituen lehen pertsona izatea.
Gaur, zortzimilako gehien igo dituen pertsona da, 26 igoerarekin. Alpinismoaren munduan daramatzan 23 urtetan, 35 espedizio garrantzitsu burutu ditu.
2004an, Edurne Pasabanekin batera jaisten ari zen K2 arazo larriak izan zituztenean. Izozteen ondorioz, Edurneri 2 behatz moztu zizkioten eta gure pertsonaia misteriotsuari, berriz, denak. NOR DA?

Lehiaketa honetan parte hartu nahi baduzue, mesedez, paper bat bete ezazue zure erantzuna eta datuekin eta sartu Atezaintzan egongo den kutxaren barruan urriaren 28a baino lehen. Eskerrik asko eta zorte on izan!

* Irabazleak bi oparitxo izango ditu.



"PERTSONAIA MISTERIOTSUA" LEHIAKETAREN 3. IRABAZLEA

Kaixo lagunak!


Pasa den ostiralean aurreko irabazleak (Naia Fernández) hirugarren pertsonaia misteriotsuaren lehiaketan parte-hartzaile guztien artean paper bat atera zuen eta aste honetako irabazlearen izena jolas-orduan jakin dugu: ZUHAITZ SORIANO (4. B).

Aste honetako erantzun zuzena Asier García Pereiro izan da.


ZORIONAK ZUHAITZ!


Zuhaitz oso pozik irabazitako bi oparitxoekin.

2016/10/10

2016/17 DIRULAGUNTZAK



2016/17 DIRULAGUNTZAK


Lehen aldiz, eskaerak prozesatu egingo dira esklusiboki Hezkuntza Sailak duen aplikazio informatiko bidez 

Eskatzaileak sinadura elektronikoa badu, personalki tramitatu egin ahal izango du on-line. Halan ez bada, beti eskolatik eskatu beharko da.
Eskaera bideratzeko, aurretik banandutako “datu egiaztapen orrialdea”  eskolara beteta bueltatzea EZINBESTEKOA da.
Helbidea aldatu duten  familiek ERROLDA AGIRIA ere AURKEZTU BEHARKO DUTE, ETXE HORRETAN  AGERTZEN DIREN BIZIKIDE GUZTIEKIN.

Tramitazioa arintzeko, FAMILIEI HITZORDU BAT EMANGO ZAIE ESKOLARA HURBILTZEKO. Egun horretan ezin ez bazarete etorri, idatziz eman Tutoreari  edota Atezainei eta hitzordu hori aldatuko dizuegu.

Nahiz eta aurkezteko epea urriaren 1etik 30era izan, ZUZENDARITZAK BEHAR DITUEN EGUNAK ERRESERBATUKO DITU DATUAK AKTUALIZATZEKO ETA HEZKUNTZAKO APLIKATIBOAN SARTZEKO. 
DIRULAGUNTZAri buruzko informazioa



BECAS  2016/17

Por primera vez, las solicitudes serán tramitadas, EXCLUSIVAMENTE, a través de la aplicación informática del Departamento de Educación.



Si el solicitante tiene firma electrónica, podrá solicitarla personalmente on-line. En caso contrario siempre se tramitará desde el centro escolar.
Para poder presentar dicha solicitud SERÁ IMPRESCINDIBLE haber devuelto actualizada la hoja de “verificación de datos” entregada al alumnado con anterioridad.
Las familias que hayan cambiado de domicilio, tendrán que presentar también el VOLANTE DE EMPADRONAMIENTO en el que consten TODOS LOS MIEMBROS DE LA UNIDAD CONVIVENCIAL.
Para agilizar la tramitación, LAS FAMILIAS SERÉIS CITADAS PARA ACUDIR UN DÍA Y A UNA HORA DETERMINADA. Si no podéis acudir ese día, comunicadlo por escrito al/a Tutor/a o en Conserjería y se os concederá nueva cita.
Aunque el plazo oficial de presentación  de solicitudes será del 1 al 30 de octubre, LA DIRECCIÓN DEL CENTRO SE RESERVARÁ LOS DÍAS QUE CONSIDERE NECESARIOS PARA LA ACTUALIZACIÓN DE LA BASE DE DATOS Y LA INTRODUCCIÓN DE L0S MISMOS EN LA APLICACIÓN DEL DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN.
 Mas informazión sobre las BECAS 
 
Zuzendaritza