2016/11/29

"PERTSONAIA MISTERIOTSUA" LEHIAKETAREN 6. IRABAZLEA

Kaixo lagunak!
  
Pasa den ostiralean, azaroak 25, jolas-orduan, seigarren pertsonaia misteriotsuaren lehiaketan parte-hartzaile guztien artean paper bat atera zen eta aste honetako irabazlearen izena jakin genuen: JOSUNE PASABARE (3. B).

Aste honetako erantzun zuzena Imanol Urbieta izan da.

ZORIONAK JOSUNE!


Josune, poz-pozik, bere bi oparitxoekin.

2016/11/23

Eskola Kontseilurako Hausteskundeak

Eskola Kontseilurako Hausteskundeak

     Datorren Azaroaren 24an gure Ikastetxean ospatuko dira Eskola Kontseilurako Hauteskundeak.
Gure Familiako bazara Parte hartu!

gehiago jakiteko


     El próximo 24 de Noviembre se celebraran en nuestro Centro las Elecciones a Consejo Escolar.
Si formas parte de nosotros ¡Participa!

más información

2016/11/22

AZAROAK 25 DE NOVIEMBRE


Bizkaiko Elikagaien Bankua

Kaixo lagunok:

6. mailako ikasleok gara eta Bizkaiko Elikagaien Bankukoekin proiektu solidarioa egiten ari gara. Hori dela eta, elikagaien bilketa burutuko dugu datorren astean eskolan. Informazioa honako poster hauetan daukazue. Anima zaitezte parte hartzera!

 

Kaixo amig@s:

Los alumn@s de 6º curso estamos llevando a cabo un proyecto solidario en colaboración con el Banco de Alimentos de Bizkaia. Debido a esto, la próxima semana realizaremos una campaña de recogida de alimentos en el centro. Toda la información la podéis ver en los posters que os mostramos a continuación. ¡Ánimaos a participar!

 

 

2016/11/21

RONTEGIKO IRAKASLEAK JARDUNALDI PEDAGOGIKOETAN

AURTEN ERE RONTEGIKO IRAKASLE BATZUK PARTE HARTU DUGU BARAKALDOKO XXX. JARDUNALDI PEDAGOGIKOETAN. PBL -a PIZTU. OSO INTERESGARRIA IZAN DA. INFORMAZIO GEHIAGORAKO SAKATU HEMEN

Este año algunos profesores/as de Rontegi de nuevo hemos tomado parte en la 30. edición de las jornadas pedagógicas de Barakaldo bajo el lema PBL-a PIZTU! (animando a trabajar por proyectos). Ha sido muy interesante.Para más información pulsa en este enlace.






2016/11/15

6. PERTSONAIA MISTERIOTSUAREN LEHIAKETA

Gure aste honetako pertsonaia misteriotsua Zarautzen (Gipuzkoa) 1934ko martxoaren 10ean jaio zen eta 2016ko irailaren 28an hil zen euskal musikari eta idazle bat da. Teologian lizentziatua, Musikako ikasketak egin zituen Gasteizen, Donostian, Bordelen, Budapesten eta Estrasburgon.

Gehienbat, haurrentzako musika egin izan zuen bere ibilbide guztian, hala nola "Txoria nintzela" edota "Jon Braun" abestiak. Xirula Mirularen sortzailea ere bada. 2010eko abenduaren 5ean Argizaiola Saria eman zioten, "umeen euskarazko kantutegiari egindako ekarpenagatik".

Bere abesti ospetsuenak hauek dira: "Ran Rober Ran", "Txiki, txiki, txikia", "Txoria nintzela", "Jon Braun", "Mac Mikel", "Txantxibirin, txantxibirin", "Kalera, kalera", "Jolasean nenbilen", "Behin betiko", "Behin batean ihes" eta "Bakarrik eta Libre".

Gure pertsonaia misteriotsuak omenaldi eta sari ugari jaso zituen bere bizitzan zehar. Abenduaren 3an EUSKARAREN NAZIARTEKO EGUNA ospatuko dugu eta Rontegi eskolan, adibidez, abenduaren 2an (ostirala), beste omenalditxo bat egingo diogu. Animatu, parte hartu jai honetan eta etorri gurekin abestera. Nor da?




Lehiaketa honetan parte hartu nahi baduzue, mesedez, paper bat bete ezazue zure erantzuna eta datuekin eta sartu Atezaintzan egongo den kutxaren barruan azaroaren 25a baino lehen. Eskerrik asko eta zorte on izan!

* Irabazleak bi oparitxo izango ditu.

2016/11/14

"PERTSONAIA MISTERIOTSUA" LEHIAKETAREN 5. IRABAZLEA

Kaixo lagunak!


Pasa den ostiralean, azaroak 11, jolas-orduan, bosgarren pertsonaia misteriotsuaren lehiaketan parte-hartzaile guztien artean paper bat atera zen eta aste honetako irabazlearen izena jakin genuenSORAYA LOZA andereñoa (5. B).

Aste honetako erantzun zuzena Zuriñe Rodríguez Sánchez izan da.

ZORIONAK SORAYA!
Soraya, poz-pozik, bere 5. Mailako ikasleekin.

2016/11/06

ESKERRIK ASKO IKASLEAK!!!

Aste honetan, bihotz-bihotzez, eskerrak eman nahi dizkiet niregana proposamen desberdinak ematera animatzen ari diren eskolako ikasleei gure lehiaketan pertsonaia berriak izateko.

ESKERRIK ASKO GUZTIEI! JARRAITU HORRELA!

5. PERTSONAIA MISTERIOTSUAREN LEHIAKETA

Gure aste honetako pertsonaia misteriotsua Barakaldon (Bizkaia) 1982ko maiatzaren 21 ean (34 urte) jaiotako euskal triatleta bat da. 2011ko Emakumeen Munduko Kopako bi probetan brontzezko domina lortu zuen (Guatape eta Hego Korea). 2012ko Londreseko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen 44. postuan geldituz. Nor da?

Lehiaketa honetan parte hartu nahi baduzue, mesedez, paper bat bete ezazue zure erantzuna eta datuekin eta sartu Atezaintzan egongo den kutxaren barruan azaroaren 11 baino lehen. Eskerrik asko eta zorte on izan!

* Irabazleak bi oparitxo izango ditu.



2016/11/05

"PERTSONAIA MISTERIOTSUA" LEHIAKETAREN 4. IRABAZLEA

Kaixo lagunak!


Pasa den ostiralean, urriak 28, aurreko irabazleak (Zuhaitz Soriano) laugarren pertsonaia misteriotsuaren lehiaketan parte-hartzaile guztien artean paper bat atera zuen eta aste horretako irabazlearen izena jakin genuen: EKAITZ UHARTE (5 urte A).

Aste horretako erantzun zuzena Juanito Oiarzabal izan zen.

ZORIONAK EKAITZ!


Ekaitz, poz-pozik, irabazitako bi oparitxoekin.