2013/12/20

ZORIONAK !!!

Heldu dira gabonak,heldu dira gabonetako oporrak…heldu dira gabon kantak,zorionak eta janari oparoak.Datorren urtea ere ona izango delakoan:


ZORIONAK ETA URTE BERRI ON !!!



OLENTZERO RONTEGI ESKOLAN on PhotoPeach



2013/12/17

GABON INGURUKO OSPAKIZUNAK

Gizarte modernoaren bilakaeran,mende honetako tradizioen artean bi indartzen dira bereziki:
Frantzian zabaldutakoa eta indartuko den Papa Noel-ena eta Espainian Erregeena.
Frantzian indartzen den eredua Ipar Europako tradizioan dago oinarrituta,eta,San Nikolas Barikoa hartzen du abiapuntutzat.Tradizioak Gabon-gauean umeei opariak ematera datorrela dio.Erreforma garaitik aurrera Alemanian eta beste toki batzuetan Papa Noel deituko zaio.Hemendik dator Ipar Euskal Herrian hedatzen den ohitura.

Hego Euskal Herrian hedatzen dena aldiz,Espainian indartzen den tradizioan oinarritzen da.Hau,Biblian kontatzen den pasartea erreferentziatzat hartuz Jesus umea jaio berri dagoela Ekialdetik etorritako hiru Magoak hartzen ditu abiapuntutzat.Hauek ume Jesusi opariak ekarri zizkioten bezala haurrei lo dauden bitartean,opariak uzten dizkiete.Horretarako haurrak onak izan behar dute eta zapatatxoa edo galtzerditxoa utzi behar dute leihoan edo balkoian oparia jasotzeko.Onak ez badira izan ikatza jasotzen dute.

Urte batzuetatik hona,Europan zehar ohikoa den Gabon-arbola zabaldu da gure artean.

Gabonetako festetan Gipuzkoako ekialdean eta Nafarroako ipar-mendebaldean ospatzen den errituala nagusitzen da Euskal Herriko hiri eta auzoetan:hau da,Olentzero kantatzera irtetzea Gabon-gauaren arratsean.

Gaur egun,Euskal Herri osoko haurrek ezagutzen dute Olentzero.Berau da opariak eta jostailuak ekartzen dituena gure Herrian,Europako San Nikolas edo Papa Noelen antzera.

Festa egunak:

Abenduak 24 – Gabon gaua
Abenduak 25 – Eguberri edo Natibitatea
Abenduak 28 – Inuzenteen eguna
Abenduak 31 – Urtezahar edo gabonzahar
Urtarrilak 1 – urteberri edo Urtats
Urtarrilak 6 – Errege eguna


Honetaz gehiago jakin nahi baduzu....irakurri gehiago hemen.



2013/12/16

ARZALLUSEK JANTZI DU TXAPELA

AMETS  ARZALLUS  TXAPELDUN:ZORIONAK

Bersolaritza Txapelketa Nagusian atzo,BEC-eko oholtzaren gainean,Amets Arzallus hendaiarra garaile atera zen baina ez sufritu barik,izan ere,Maialen Lujanbiok,orain arteko txapeldunak,ez zizkion gauzak bat ere erraz jarri.Nahiko pareko ibili ziran biak ere.

Hurrengo lau urteotan,Amets Arzallus izango da Euskal Herriko Txapenduna.


13.500 inguru bertsozale bildu ziren BEC-en eta zalegoa oso pozik izan zen.Izugarrizko giroa bizi izan zen egun osoan zehar.



2013/12/11

BERTSOLARI TXAPELKETA NAGUSIA 2013

DENA PREST ABENDUAREN 15eko FINALERAKO

Abenduaren 15ean zortzi bertsolarik kantatuko dute finalean 13.500 bertsozaleren aurrean.Goiz eta arratsaldeko saioa izango da.Goizean 11:00etan hasiko da eta arratsaldean 16:00etan.

Finalistak hauek dira:Maialen Lujanbio,Aitor Mendiluze,Aitor Sarriegi,Amets Arzallus,Beñat Gaztelumendi,Igor Elortza,Sustrai Colina eta Unai Iturriaga



Joanito Dorronsorok jantziko dio txapela txapeldunari.

Honetaz gehiago jakin nahi baduzu klikatu hemen




ZER DA BERTSOLARITZA?

Bertsolaritza abestuz,errimatuz eta neurtuz egiten den berbaldi bat da.Ahozko euskal literaturaren adarretako bat da.

“ Neurriz eta errimaz
Kantatzea hitza
Horra hor zor kirol mota
Den bertsolaritza”  (Xabier Amuriza)

“Eztabaida dialektikoa” darabilen artean adierazpide hau mundu osoko kultura askotan agertu da.

Bertsolaritza musika-tresnaren laguntzarik gabe aritzen da bertsotan.Juanito Dorronsoro ikertzaileak,3.040 doinu ikertu eta sailkatu ditu.
Jatorriaren arabera,Bertso Doinuak hiru kategoriatan sailkatzen dira:

  • Usadiozko doinu herrikoiak:gehiengo handia
  • Neurriz parera datozen doinu berriak
  • Bakoitzak osatutako doinuak
Komunikazioaren arrakasta edo porrota aukeraturiko doinuaren eta hura kantatzeko moduaren egokitasunean dago.

Bertsoa puntutan zatitzen da,eta puntu bakoitzak,neurriaren arabera,silaba-kopuru jakin bat izango du.

Hauek dira bat-bateko bertsolaritzan sarrien erabiltzen diren neurriak:


  • Zortziko handia
  • Zortziko txikia
  • Hamarreko handia
  • Hamarreko txikia
BERTSOLARI TXAPELKETA 2009

2013/12/04

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA ERRONTEGI ESKOLAN

Gaur ospatu dugu  Euskararen Nazioarteko Eguna eskolan.Euskal Herriko mapan jarri ditugu gure argazkiak eta hor daude eskolako ikasle,irakasle eta guraso batzuen argazkiak  lurraldean zehar sakabanaturik.Gure hizkuntza maiteak bizirik iraun dezan,gogoratu:guk euskaraz,eta zuk zergatik ez?

Mila esker hain pozik parte hartu duzuen guztioi.


XABIER LETE GOGOAN - BERE HERIOTZAREN 3.URTEURRENA

Xabier Lete,Oiartzunen jaio zen 1944ko apirilaren 5ean, eta Donostian hil zen 2010ko abenduaren 4an.

Xabier Lete euskal idazle,poeta eta kantaria izan zen.
Gazterik hasi zen idazten,eta bere artikuluak ohiko bihurtu ziren Zeruko Argia aldizkarian.
Euskal Kantagintza Berriko partaide nagusietarikoa izan zen.Beste kantari ospetsuekin batera,abian jarri zuen Ez Dok Amairu taldea.Taldea desegin zenean,bere amaztearekin (Lourdes Iriondo) batera,kantagintzan jarraitu zuen.

Xabiel Lete 2010ean,ohorezko euskaltzain izendatu zuten.Urte hortan hil zen,abenduaren 4an.



2013/12/01

MIKEL LABOA GOGOAN - BERE HERIOTZAREN 5.URTEURRENA

Mikel laboa,Donostian,1934ko ekainaren 15ean jaio zen,eta 2008ko abenduaren 1ean hil zen.

Euskal kantaria eta musikagilea izan zen.Hainbat adituren ustez XX.mendeko euskal abeslari esperimentatzaile eta ezagunetarikoa izan da.Bere oihartzuna gure mugetatik kanpora ere zabaldu zuen.Bernardo Atxaga idazkearen ustez tradizioa eta abanguardia uztartu zituen Mikelek.

Hiru zutabe osatzen dute Mikel Laboaren kantagintza:

1.Kantu tradizionalen berreskuratzeak.
2.Poeta garaikideen hitzen musikatzeak.
3."Lekeitioak" deituriko kantuen esperimentazioak.

Mikel Laboaren lanek euskal herritarren artean errespetu eta miresmen itzela dute.Txoria txori kanta eusko ereserkia bihurtu dela dirudi.




2013/11/28

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an izaten da,Xabierko Frantzisko deunaren egunean.Frantzisko 1552ko abenduaren 3an hil zen eta,kondairak dioenez,hil aurreko hitzak bere ama-hizkuntzan izan ziren,euskaraz.
1949an Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen egun hau euskararen nazioarteko egun gisara.1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik,Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu egin zuten.






JARDUERA ESKOLAN:

“EUSKARA EGUNA 2013 ABENDUAREN 3AN” esaldia osatuko dugu. Horretarako, gela bakoitzak 2,3 edo 4 hizki prestatuko ditu. (folio tamainakoak eta nahi duten bezala apainduta).
Abenduaren 2an,txandaka, Euskal Herriko maparen silueta handian ikasleek, irakasleek,atezainek eta jantokiko begiraleek, beraien argazki txiki bat itsatsiko dute.

Euskara egunean, guztiok batera jaitsiko gara patiora, eta maparen ondoan hizkiak kokatuko ditugu esaldia osatzeko (bitartean “Araban bagare” abestia,entzungo-abestuko dugu).
Geroago, prestatutako dantza egingo dugu (Esne-beltza taldeko musikarekin: “Hona bostekoa”).

Egun horretan ere, gurasoei beraien argazkia itsasteko aukera emango diegu.  

EUSKAL HERRIKO MAPA

BAGARE (GONTZAL MENDIBIL)

Araban bagare
Gipuzkoan bagera
Ziberun bagire
ta Bizkaian bagara
baita ere Lapurdi ta Nafarran.

Guztiok gara euskaldun
guztiok anaiak gara
nahiz eta hitz ezberdinez
bat bera dugu hizkera.

Herri bat dugu osatzen
eta gure zabarkeriz
ez daigun utzi hondatzen.

Bagare, bagera,
bagire, bagara
euskera askartzeko
oraintxe dugu aukera
Euskadi askatzeko
oraintxe dugu aukera.





2013/11/27

HERRI KIROLAK

Azaroak 25ean Herri Kirolari buruz erakustaldi bat egin zen eskolan. Eskolako kiroldegian hainbat ekintza eraman ziren aurrera eta bertan adin guztietako ikasleek hartu zuten parte.Ikasleek itzel pasatu zuten!
Eskolako kiroldegian erakutsi ziguten nola igo burdia,saku lasterketak bikoteka,sokatira eta abar.
Orain nahi duguna da ikasleak apuntatzea entrenamenduetara,horrela eslola bezala parte hartu ahal izateko Herri Kiroletako lehiaketetan (Bizkaiko Aldundiak antolatutako Eskolako Kirolen barnean)

Ondo pasatu genuen, beraz berriro ere errepikatzeko prest gaude!


Mila esker guztioi



El lunes 25 de noviembre tuvimos una exhibición de Herri Kirolak en el colegio. El gimnasio del centro acogió las activdades en las que participaron mas de 30 niños y niñas de todas las edades y se lo pasaron "pipa". 
Levantamiento de carreta, levantamiento de yunque, carrera de sacos por parejas, recogida de mazorkas y sokatira fueron las disciplinas en las que los participantes mostraron sus habilidades. 
Ahora solo queda que se animen a apuntarse a entrenar y podamos formar un grupo para participar como colegio en el calendario de competiciones de Herri Kirolak, que entra dentro del calendario de Deporte Escolar de la Diputacion Foral de Bizkaia.

Y, como lo pasamos genial, ¡repetiremos al experiencia!
Eskerrik asko denori.




2013/11/25

EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Emakumeen aurkako indarkeria emakumeari emakume izateagatik egindako indarkeria da.Sexu-bereizkerian oinarritzen den eta emakumea helburu duen edozein indarkeria ekintza da,emakumeei kalte edo sufrimendu fisiko,sexual edo psikologikoa eragiten diena, baita halako ekintzak egiteko mehatxuak ere.
Giza eskubideen aurkako zuzeneko erasoa izateaz gainera,emakumeari ondorio fisiko nahiz psikologiko larriak ekartzen dizkio.

Gaur manifestazioak egingo dituzte Euskal Herriko hiriburuetan:
Baionan (herriko etxearen aurrean,18:00etan)
Donostian (Bulebarrean,19:00etan)
Bilbon (Arriagan,19:30ean)
Gasteizen (Andra Mari Zurian,19:30ean)
Iruñean (Gazteluko plazan,20:00etan)


Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eman dituen datuak esanguratsuak dira.Ertzaintzak genero indarkeriagatik mehatxatutako 4.746 emakumeri ematen die "babes aktiboa".Agian,kopurua handitu egin da azkeneko urteetan


2013/10/28

HALLOWEEN URRIAK 31

Halloween gaua urriaren 31ko gauean ospatzen den jaia da, batzuen arabera jatorria Irlandan omen du, handik Estatu Batuetara esportatua izan omen zen, baina denborarekin eta estatubatuarren kulturaren hedapenarekin batera beste herrialde batzuetara ere azkar hedatuz joan da. Halloween eguna zelta herrietako jai bat da. Jai hau Jack-o'-lantern pertsonaiaren inguruan ospatzen da, kondairaren arabera hau hil zenean eta bizi izan zen denboraldian oso gaiztoa izan zenez, ez zeruan ezta infernuan ere ez omen zuten onartu.


2013/09/23

ERRONTEGIKO JAIAK ESKOLAN

Errontegiko jaiak ospatu ziren larunbatean, eskolan bertan.Gurasoek ederto antolatu zuten beraien seme-alabek giro atseginean festa gozatu ahal izateko eta horrela gertatu zela argi geratzen zaigu guztioi hurrengo argazkiak ikusi ondoren.Eguraldiak ere lagundu zien antolatutakoa aurrera eramateko eta egun zoragarria disfrutatzeko denon artean.

Giro ona,irribarre ugari eta eguzkia lagun mina izan zuten.



Rontegiko Jaiak         
Este fin de semana las fiestas se han adueñado del barrio de Rontegi y también de nuestro colegio que ha acogido un campeonato de futbito así como numerosas actividades a lo largo de estos días.
El tiempo se alió con la fiesta y el calor ha acompañado a todo el programa.
El equipo “La Lonja” del barrio, resultó vencedor en el campeonato de futbito.

Os mostramos algunas imágenes de las actividades que pudieron verse y disfrutarse el domingo por la mañana en el colegio: Hinchables, pintacaras, txontxongilos, barrenadores…. , que animaron la fiesta a mayores y pequeños.

2013/09/19

ONGI ETORRI !!!

Ongi etorri guztioi,guraso,ikasle eta irakasleoi.Hemen gaude berriro,ikasturte berriari hasiera egokia emateko prest.Udako oporrak bukatu dira, baina esaten den bezala "hurrengo oporretarako gutxiago falta zaigu".
Ikasturteari hasiera emateko ez zaigu falta ilusioa,asmo onak eta lan egiteko gogoa. Denon artean,elkarlanean,batak besteari lagunduz,aurrera egingo dugulakoan, har ezazue gure agurrik beroena.


Bienvenidos a todos, padres alumnos y profesores. De nuevo estamos aquí, dispuestos a dar un buen comienzo a este curso. Las vacaciones de verano se han terminado, pero como se suele decir "ya faltan menos días para las siguientes".
Para empezar este nuevo curso, no nos falta ilusión, buenas intenciones y ganas de trabajar. Todos juntos, colaborando estrechamente y ayudándonos, avanzaremos.
Por nuestra parte recibid un caluroso saludo.


2013/06/27

EKAINAREN 15EAN EGINDAKO ARGAZKIAK


Como despedida de este curso 2012-13, aquí va una muestra de fotos realizadas el sábado 15 en la Fiesta de Fin de Curso.
Tuvimos suerte con el tiempo, y se pudieron llevar a cabo, en un ambiente alegre y colaborativo, todas las actividades programadas.
Sólo me queda agradecer profundamente, el trabajo realizado por las amatxus y aitas de la Junta Directiva del AMPA en la organización y realización de las actividades que disfrutamos ese día, así como la participación y ayuda de otras muchas familias de nuestro colegio.
Como en todas las actividades festivas que celebra el centro, también en esta ocasión, hemos contado con la ayuda del Club de Tiempo Libre Ainara. Muchas gracias a las monitoras que participaron en la fiesta atendiendo a los niñ@s en los castillos hinchables, en los talleres, animando en los juegos...
También agradecer a Pizza Domino´s que alegró la fiesta regalando globos a los peques.
Una mención especial a la ayuda desinteresada del Centro Extremadura que nos proporcionó el equipo de megafonía, atendido durante toda la jornada por Jose.
Y, por último, agradecer a Iñaki, "nuestro aita artista", su trabajo y creatividad para dar un toque de color y alegrar el patio de los txikis. Gracias a su gran aportación y a la colaboración de las familias y alumn@s en este día, y en el día del trabajo voluntario, los patios de los más peques del centro están llenos de color, alegres y muy vistosos. ¡Nos alegra verlo así!
--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Eguraldiari dagokionez, zorte ona izan genuen, eta lagun arteko giro alai batean, programatutako jarduera guztiak burutu ahal izan genituen.
IGE ko Zuzendaritza-batzako ama eta aita guztiek, egun horretan disfrutatu genituen jarduerak antolatzeko eta gauzatzeko egin zuten lana, bihotzez eskertu nahi dut, baita gure eskolako beste familia askoren partaidetza eta laguntza ere.
Ikastetxeak ospatzen dituen jaialdi guztietan bezala, oraingo honetan ere, Ainara Aisialdi Taldearen laguntza izan dugu. Eskerrik asko umeekin gaztelu puzgarrietan, tailerretan, jolasak animatuz … parte hartu zuten monitoreei.
Pizza Domino´s delakoari ere eskerrak ematen dizkiogu, umeei puxikak oparituz jaialdia alaitzeagatik..
Aipamen berezia Extremadurako Etxeari, onginahi hutsez, jaialdi osoan Josek erabilitako megafonia ekipoa uzteagatik.
Eta azkenik, Iñakiri “gure aita artista”, txikien jolastokia kolorez bete eta alaitzeagatik, bere lana eta sormena eskertzea. Bere ekarpen izugarriari  eta egun horretan eta borondatezko lan egunean ikasle eta familien laguntzari esker, ikastetxeko txikienen jolastokiak, alai, ikusgarri eta  kolorez beteta daude.
Horrela ikusteak poztu egiten gaitu ¡
 
ESKERRIK ASKO GUZTIOI ZEUEN LAGUNTZAGATIK!!!
 
UDA ZORIONTSUA IZAN ETA IRAILERA ARTE!!!
 
¡¡¡GRACIAS A TODAS Y A TODOS POR VUESTRA PARTICIPACIÓN!!!
 
¡¡¡FELIZ VERANO Y HASTA SEPTIEMBRE!!!
Zuzendaria 

 


2013/06/14

LARUNBATEAN IKASTURTE AMAIERAKO FESTA!!!!





FIESTA DE FIN DE CURSO
PARA TODAS LAS FAMILIAS DEL COLEGIO

Queridas familias:

Este próximo sábado, 15 de junio, celebraremos la Fiesta de Fin de Curso Escolar 2012-2013 y ESPERAMOS CONTAR CON VUESTRA PRESENCIA y  la de vuestros amigos, familiares y quienes queráis que os acompañen. Cuantos más, mejor.

EL PROGRAMA DEL DÍA SERÁ EL SIGUIENTE:

·  De 11 h., a 13:30 h., y de 17 h., a 19 h.: Hinchables.
·  11 h.: Apertura de la Txozna (permanecerá abierta durante toda la jornada).
·  De 11 h., a 13:30 h., Talleres (de repostería, botánica, graffitis, pintura, etc.) y juegos populares para todas las edades (carreras de motos, de sacos, etc., *La carrera de motos está dirigida a los que tienen entre 2 y 6 años y quien quiera participar tendrá que traer su moto). 
·  12 h.: Exhibición de extraescolares (Patinaje).
·  15 h.: Comida Popular (cada uno traerá su comida y lo compartiremos entre todos)
·  De 17 h., a 19 h.: Tras la comida, continuaremos con los hinchables, música, juegos, pintacaras etc…
·  17 h.: Exhibición de extraescolares (Karate, Batuka, Gimnasia Rítmica, Baile Moderno...)
·  18.15 h.: Despedida y reparto de camisetas a los de 6º y medallas y chuches a todos los que han concluido el curso de extraescolares.
·  19 h.: Merienda en el Gimnasio (Como todos los años, para la Merienda solicitamos la colaboración de todos: Pasad, por favor por los locales del AMPA antes del día 12 de junio, para coger un papelito y ver lo que os ha tocado llevar ese día para aportar a la merienda colectiva).

Durante todo el día música, diversión, premios y sorpresas.

------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

 

IKASTURTE AMAIERAKO FESTA

IKASTETXEKO FAMILIA GUZTIENTZAT

Familia agurgarriok:

Ekainaren 15 ean , larunbata, 2012-2013 ikasturteko amaierako festa ospatuko dugu, eta zeuek, zuen lagunak , familiakoak eta nahi dituzuen guztiak bertan egotea espero dugu. Zenbat eta gehiago, hobe.

EGUNEKO EGITARAUA, ONDOKOA IZANGO DA:

Ø      . 11:00 etatik 13:30 ak arte, eta 17:00 etatik 19:00 ak arte, : Puzgarriak.
Ø      . 11:00 etan: Txoznaren irekiera (jaialdi osoan egongo da zabalik)
Ø      . 11:00 etatik, 13:30 ak arte, Tailerrak(gozogintza, botánica, graffiti, margolan, ea.) eta adin guztietarako herri jolasak( motor lasterketak, saku lasterketak, “Motor lasterketa, 2 eta 6 urteren arteko umeei zuzendua da, eta parte hartu nahi dutenek beren motorra ekarri beharko dute).
Ø      . 12:00 etan : Eskolaz kanpoko ekintzen erakusketa, (Patinajea )
Ø      . 15:00 etan : Herri Bazkaria (Norkbere janaria ekarri eta guztion artean banatuko dugu).
Ø      . 17:00 etatik 19:00 ak arte: Bazkaldu ondoren, puzgarriak, musika, jolasak, aurpegi pintoreekin... jarraituko dugu.
Ø      17:00etan: Eskolaz Kanpoko Ekintzeen Erakusketa ( Karate, Batuka, Gimnasia erritmikoa, Dantza Modernoa…)
Ø      18:15 : Agurra eta 6. mailakoei, kamiseten banaketa, eta Eskolaz Kanpoko Ekintzen ikasturtea amaitu dutenentzak, domina eta txutxeak.
Ø      19:00 : Askaria gimnasioan (Urtero bezala, Askarirako guztion laguntza eskatzen dugu: Pasatu IGE aren bulegotik ekainaren 12an baino lehenago, askarirako ekarri behar duzuena jakiteko).

EGUN OSOAN ZEHAR, MUSIKA, DIBERTIMENDUA, SARIAK ETA USTEKABEAK

 


 

2013/06/04

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN 22 JAIA



RONTEGI ESKOLAKO FAMILIAK MURGIAN


Nahiz eta eguraldia gure alde ez izan, eguraldi kaskarra sufritu genuen hain zuzen ere, MURGIA pasaden igandean, leku guztietatik etorritako familiaz bete zen EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN 22 JAIA ospatzeko.
Gure eskolako hainbat familia ere parte hartu zuten!!!
Hona hemen gure argazkia.

Aunque el tiempo no acompañó- para se más exactos hizo un día garrafal (meteorológicamente hablando) la gente no se achantó y MURGIA se llenó de familias llegadas de todos los rincones, para celebrar la 22 fiesta de la Escuela Pública Vasca.
También participaron familias de nuestro centro, ¡por supuesto!
Aquí os dejamos la imagen del grupo de RONTEGI.




RONTEGI ERE LOMCE-REN KONTRA

NO A LA LOMCE EN RONTEGI

El viernes, 31 de mayo, un nutrido grupo de nuestro colegio participó en la convocatoria realizada por la Plataforma en contra de la LOMCE de Barakaldo. Terminadas las clases, salimos del colegio en una columna-kalejira reivindicativa. 
Profesorado, aitas, amatxus, niños y niñas del centro participamos en el acto que concluyó en el Parque de los Hermanos.
Ahí van unas imágenes.

Ostiralean, maiatzaren 31n, gure eskolako talde haundi batek Barakaldoko Hezkuntza Bilguneak egindako deialdian parte hartu zuen.
Klaseak amaitu ondoren, eskolatik atera ginen irakasleak, gurasoak zein ikasleak kalejira alaia eginez Anaien Parkeraino.
Hor, Barakaldoko beste eskolakoekin bildu ginen antolatutako ekitaldian parte hartzeko.
Hemen dituzue argazkiak:



2013/05/02

PRIMERA JORNADA DE TRABAJO VOLUNTARIO

 ANTES Y DESPUÉS
Lo prometido es deuda. Ampliamos el reportaje fotográfico de la jornada de trabajo voluntario del sábado 27 de abril, e incluimos el ANTES Y EL DESPUÉS de las reparaciones realizadas para que veáis todo lo que se puede hacer en un día con la colaboración de tanta gente.
Y, cómo no, seguimos a disposición de todas las familias del colegio para que nos sugiráis nuevas ideas que podamos llevar a cabo en una siguiente edición. Esperamos que os gusten las fotos.
AMPA RONTEGI

2013/04/29

PRIMERA JORNADA DE TRABAJO VOLUNTARIO



 

CELEBRADA LA PRIMERA JORNADA DE TRABAJO VOLUNTARIO



EN EL COLEGIO RONTEGI


El sábado, 27 de abril, tuvo lugar la “1ª Jornada de Trabajo Voluntario” organizada por la Asociación de Padres y Madres (AMPA) del colegio, en la que más de 40 personas tomaron parte en la actividad a lo largo del día.

Desde el AMPA solo nos queda agradecer a todos ellos su esfuerzo, su predisposición y la gran aportación realizada a este proyecto. Sin tanta colaboración no hubiera sido posible hacer tantas cosas. Con los peques, sus aitas y amatxus, familiares y gente del barrio, a la que les había parecido bien la iniciativa, formamos entre todos un grupo muy variado y con muchas ganas de colaborar.

No podemos dejar de mencionar también la desinteresada e importante aportación realizada por el Club de Tiempo Libre Ainara, que ya días antes se habían encargado de diseñar y colocar unos carteles informativos por todo el barrio, y el sábado, se hicieron cargo de la guardería que se montó en el gimnasio. Además, se remangaron con nosotros para pintar y hacer lo que fuera necesario durante todo el día.

Agradecemos también la colaboración de la dirección del colegio que, desde el momento en que expusimos nuestra intención de organizar esta jornada, ha estado de acuerdo y nos ha apoyado en todo. Además el sábado, Maite la directora, nos acompañó durante parte de la jornada y colaboró en las tareas. Y, a los conserjes Javi y Juan Carlos a los que hemos dado bastante guerra a lo largo de estos días y nos han ayudado en todo lo que les hemos pedido. También nos ha sorprendido gratamente, que alguna empresa al enterarse del tipo de trabajo voluntario que íbamos a realizar nos han ofrecido importantes descuentos en sus productos, así como el eco informativo que ha tenido la jornada en los medios de comunicación.

Pronto iremos dándoos más datos y mostrándoos más imágenes, pero queríamos que, desde ya, vierais algunas de las cosas que hicimos el sábado: Se decoró y reparó el patio de Infantil (los que no lo frecuentéis podéis ir a verlo porque merece la pena); se reparó el túnel de acceso de Infantil a Primaria (que estaba muy deteriorado), se colocaron enchufes, colgadores y baldas para los vestuarios del gimnasio, se realizaron importantes tareas de limpieza en vestuarios y duchas…, también se limpiaron patios (piedras, hierbas…) y se repintaron zonas deterioradas, etc… etc…

En fin, a nuestro juicio, fue una jornada realmente productiva. Solo nos falló el tiempo, hizo un día bastante malo, con mucho frío y lluvia en algunos momentos, lo que impidió que acometiéramos parte de los trabajos previstos en exterior al estar mojadas las superficies. Pero, “al mal tiempo buena cara”. Queremos resaltar sobre todo el buen ambiente que reinó durante toda la jornada. Y decir que esta ha sido solo la primera edición, aún queda mucho por hacer y os animamos a que participéis en sucesivas convocatorias. Los peques se lo pasaron genial: Jugaron, ayudaron en lo que pudieron, y así, van aprendiendo también la importancia de la colaboración y el voluntariado. Además, les gusta ver a sus aitas y amatxus implicados en su colegio, les hace mucha ilusión.

Eskerrik asko de todo corazón, de parte del AMPA del colegio a todos los que vinisteis.

A continuación, os mostramos algunas de las imágenes del día. Seguiremos informando:

 




2013/03/28

RONTEGI ESKOLAKO 18.KORRIKA





TIPI TAPA  TIPI TAPA  KORRIKA!!!

TIPI TAPA   TIPI TAPA KORRIKA!!!









KORRIKA NAGUSIA eskolako ordutegi barruan eta Arrandi kaletik pasatzen zela aprobetxatuz, hara joan ginen ikustera.





2013/03/26


RONTEGIN ERE EUSKARAREN ALDE!!!

RONTEGIN ERE KORRIKAREN ALDE!!!
 





2013/02/16

2013ko INAUTERIAK


CARNAVALES 2013

El tema elegido este año: “ Diferentes estilos musicales”. Los alumn@ s de Infantil : COUNTRY, 1º ciclo de Primaria: CHARLESTON, 2º ciclo: RAP y 3º ciclo: ROCK.
Como todos los años, hemos contado con la ayuda de los padres y madres para la elaboración de los disfraces, y este año, ¡ también se han animado a disfrazarse!.
Comienza la mañana con el reparto de chocolate y bizcochos para los peques; y por la tarde, continúa la fiesta con el desfile de los grupos y su correspondiente coreografía- que han preparado con la profesora de música María y sus tutoras-.
Este año, el tiempo no nos ha querido acompañar, y no hemos podido llevar a cabo la fiesta en el patio acompañad@s de las familias, teniendo que utilizar el gimnasio en el que ni tan siquiera entramos tod@s , alumnado y profesorado, por lo que hemos hecho dos grupos: Infantil y Primaria. ¿Tendremos algún día el patio cubierto que tanto anhelamos?
Y para terminar el día, chocolate¡¡¡exquisito!!! y bizcochos, que preparan, nuestros amigos del Club de Tiempo Libre Ainara, y nos invita la AMPA del centro .

¡¡¡ Gracias a tod@s por vuestra colaboración y participación!!!

 
 
2013KO INAUTERIAK

Aurtengo gaia: “ Musika estilo desberdinak”. Haur Hezkuntzako ikasleak: COUNTRY, Lehen Hezkuntzako 1. Zikloa: CHARLESTON, 2. Zikloa: RAP eta 3. Zikloa: ROCK.
Urtero bezala, gurasoen laguntza izan dugu mozorroak egiteko eta aurten, haiek ere mozorrotu dira.
Goizez, txikiek, ogia jan ordez, txokolatea eta bizkotxoak jaten dituzte; eta arratsaldez, jaiarekin jarraitzen dugu, desfilea eta Mariarekin ( musika irakaslearekin) eta tutoreekin prestatu duten koreografia egiten.
Aurten, eguraldia ez dugu gure alde izan, eta festa, familiekin batera, ezin izan dugu patioan egin. Gimnasioan burutu dugu bi txandatan: H. Hezkuntza eta L. Hezkuntza, guztiok batera ez gara sartzen eta. Egunen baten gura dugun estalitako patioa lortuko dugu?
Eta eguna amaitzeko, Ainara Aisia Taldekoek prestatzen duten ¡¡¡txokolate zoragarria!!! eta bizkotxoak. Eskolako IGE-k gonbidatzen gaitu.

¡¡¡Eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik eta laguntza emateagatik!!!






INAUTERIETAN ERE ADIERAZI DUGU GURE HASERREA
 
Murrizketak jarraitzen dute eta, eskolako irakasleok, jantokiko begiraleek, atezainak eta elkarteko guraso batzuek egun horretan beltzez jantzita , kartelekin "murrizketarik ez" leloa  osatuta, joatea erabaki genuen.
 

2013/02/06

AGATE DEUNA 2013

Astelehenean Agate Deuna ospatu genuen Rontegi Eskolan. Bosgarren eta seigarren mailako ikasleek lehenengo kalean abestu zuten eta gero bueltatu ziren beste guztiekin beheko patioan kantatzeko.Auzoan hiru leku desberdinetan abestu zuten eta laugarrena eskolan bertan.

Ikasle eta irakasle guztiak elkartu ziren patioan Agate Deuna kantatzeko. Guztiek egin zuten oso ondo,bai txikienak eta bai ikasle nagusienak ere. Gurasoek oso pozik ikusi zuten beraien seme-alabak ikasi eta kantatu zutena.

Hemen dituzue argazki batzuk

2013/01/25

MATRIKULA 2013-14

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 MATRIKULAK EGITEKO ORDUTEGIA
HORARIO PARA MATRÍCULAS
 
GOIZEZ:  09:00etatik 12:00etara: astelehenetan eta astearteetan
                09:00etatik  13:00etara: gainontzeko egunetan.
                Otsailaren 7an , izan ezik.
ARRATSALDEZ:   15:00etatik  17:00etara,    asteazkenetan, ostiraletan
                             eta otsailaren 4an izan ezik.
 
MAÑANAS:  de 09:00 a 12:00 horas:lunes y martes. 
                     de 09:00 a 13:00 horas:miércoles, jueves y viernes
                     excepto el jueves día 7 de febrero.
 
TARDES:  de 15:00 a 17:00 horas, excepto los miércoles, viernes y
                  lunes 4 de febrero.
 
Informazioa lortzeko, web orrialde honetan sartu
Para obtener más información: