2016/09/30

3. PERTSONAIA MISTERIOTSUAREN LEHIAKETA

Gure aste honetako pertsonaia misteriotsua Bilbon 1981eko ekainaren 11n jaiotako gurpil-aulkiko saskibaloiko jokalari on bat da. 13 urte zituenean treneko istripu bat izan zuen baina hori ez zen oztopo bat izan kirola praktikatzen jarraitzeko eta 2002an Bilboko saskibaloi "C.D. Zuharrak" taldeko gurpil-aulkian jokatzen hasi zen. 2011n Europako Txapelketan brontze domina irabazi zuen, 2012an Londreseko Joko Paralinpikoetan 5. sailkatuta eta 2013an Frankfurteko Europako Txapelketan, berriro, brontze domina lortu zuen. Aurtengo Rioko Joko Paralinpikoetan bigarren postuan gelditu da Espainiako selekzioarekin. NOR DA?

Lehiaketa honetan parte hartu nahi baduzue, mesedez, paper bat bete ezazue zure erantzuna eta datuekin eta sartu Atezaintzan egongo den kutxaren barruan urriaren 14a baino lehen. Eskerrik asko eta zorte on izan!

* Irabazleak bi oparitxo izango ditu.


"PERTSONAIA MISTERIOTSUA" LEHIAKETAREN 2. IRABAZLEA

Kaixo lagunak!

Gaur bertan gure lehenengo irabazleak (Iraitz Espinosa Villegas) bigarren pertsonaia misteriotsuaren lehiaketan parte-hartzaile guztien artean paper bat atera du eta aste honetako irabazlearen izena jolas-orduan jakin dugu: NAIA FERNÁNDEZ (6. B).

Aste honetako erantzun zuzena Julián Retegi (Retegi II) izan da.


ZORIONAK NAIA!

Naia, poz-pozik, irabazitako bi oparitxoekin.

2016/09/22

UDAZKENEKO EKINOKZIOA

Gaur, irailak 22, arratsaldeko 16:21etan uda atzean utziko dugu eta udazkenean sartuko gara. Hori ospatzeko gure eskolako atezain baten (Javier Belasko) argazkia "Udazkena Euskal Herrian" ekartzen dizuegu.




Udazkeneko ekinokzioari buruzko datu batzuk:

Ipar hemisferioan, irailaren 21-22an izaten da udazkeneko ekinokzioa. Ekinokzio-egun horretan, Lurraren errotazio-ardatza albo batera orientatuta egoten da (beti bezala), baina Lurraren eta Eguzkiaren arteko irudizko marrak eta ardatzak sortzen duten planoak 90º-ko angelua marrazten du Lurrak, Eguzkiaren inguruan mugitzean, osatzen duen planoarekiko. Egun horretan, ekinokzioan, egunak eta gauak 12na orduko iraupena dute planeta osoan. Udazkeneko ekinokzioaren aurretik, eguna gaua baino luzeagoa izaten da ipar hemisferioan, eta ekinokzioaren ondoren, eguna gaua baino laburragoa izatera igarotzen da.

Hego hemisferioan, martxoaren 20-21ean izaten da udazkeneko ekinokzioa.

Iturria: Infogunea

2. PERTSONAIA MISTERIOTSUAREN LEHIAKETA

Gure aste honetako pertsonaia misteriotsua Eratsunen 1954ko urriaren 10ean jaio zen. Hiru aste barru 62 urte beteko ditu pilotari profesional ohi honek. Aurrelari jokatzen zuen eta beste inork baino gehiagotan buruz buruko txapelketa nagusia irabazi du, guztira, 11 txapel. Hiru txapelketa nagusiak kontuan hartuta (buruz burukoa, binakakoa eta lau eta erdikoa) ere gure pertsonaia misteriotsua da txapel gehien lortu dituena: guztira, 20. Pilotazale askoren ustez inoizko hoberena izan da. NOR DA?

Lehiaketa honetan parte hartu nahi baduzue, mesedez, paper bat bete ezazue zure erantzuna eta datuekin eta sartu Atezaintzan egongo den kutxaren barruan irailaren 30a baino lehen. Eskerrik asko eta zorte on izan!

* Irabazleak bi oparitxo izango ditu.


"PERTSONAIA MISTERIOTSUA" LEHIAKETAREN 1. IRABAZLEA

Kaixo lagunak!

Pasa den ostiralean, gure eskolako zuzendariak kutxatik izen bat atera zuen. Hemen daukazue gure lehiaketaren lehenengo irabazlearen izena: IRAITZ ESPINOSA VILLEGAS (4. B). Pertsonaia misteriotsuaren erantzun zuzena Maialen Chourraut zen.

ZORIONAK IRAITZ!

Irabazlea, IRAITZ, lortutako opariekin harro-harro.

2016/09/19

BILBOKO XV. ASTE OLINPIKOA


E.H.U.ko Paraninfoa, Bizkaia Aretoa, Arriaga Aretoa
2016ko irailaren 19, 20, 21 eta 22an 
  19:00etatik 21:00etara


 
  

2016/09/11

1. PERTSONAIA MISTERIOTSUAREN LEHIAKETA

Gure aste honetako pertsonaia misteriotsua 33 urteko emakume bat da. 1983ko martxoaren 8an Donostian jaioa euskal kirolaria da, ur bizietako kayak (K1) modalitatean aritzen dena. "Atlético San Sebastián" taldekoa da. Miguel Indurain txirrindulariarekin batera euskal kirolari bakarra da inoiz urrezko domina olinpiarra lortu duena, hain zuzen, 2016 Rioko Olinpiar Jokoetan. NOR DA?

Lehiaketa honetan parte hartu nahi baduzue, mesedez, paper bat bete ezazue zure erantzuna eta datuekin eta sartu Atezaintzan egongo den kutxaren barruan datorren ostirala (irailak 16) baino lehen. Eskerrik asko eta zorte on izan!

* Irabazleak bi oparitxo izango ditu.



 

Irailaren oinarrizko menuak eskolako jantokian

Kaixo lagunak!

Hemen dituzue gure eskolako jantokian izango ditugun irailaren oinarrizko menuak. On egin!!



ONGI ETORRI 2016-2017 IKASTURTE BERRIARI!!!

Kaixo lagunak!

Pasa den asteazkenean, irailak 7, gure ikasleei eskolara bueltatzeko momentua heldu zitzaien baina egun horretan aurkezpena besterik ez zuten izan. Ikasturte berri bat daukagu hemen eta guztiontzako lehenengo egunak dira hauek. Irakasle eta ikasle berriak dauzkagu gure ikastetxean, adibidez, 2 urteko ikasleak. Iazko 5 urtekoak Lehen Hezkuntzara pasatu dira Haur Hezkuntzako etapa atzean utzita eta 6. Mailako ikasleak institutora joan baino lehen gure artean izango dugun azken kurtsoaren aurrean daude.

Egunero gogo eta ilusio handiz etortzera eta asko disfrutatzera animatzen zaituztegu hemendik eta, bukatzeko, hau esatea gustatuko genizueke: Animo eta ongi etorri guztiei!