pertsonaia etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
pertsonaia etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016/11/29

"PERTSONAIA MISTERIOTSUA" LEHIAKETAREN 6. IRABAZLEA

Kaixo lagunak!
  
Pasa den ostiralean, azaroak 25, jolas-orduan, seigarren pertsonaia misteriotsuaren lehiaketan parte-hartzaile guztien artean paper bat atera zen eta aste honetako irabazlearen izena jakin genuen: JOSUNE PASABARE (3. B).

Aste honetako erantzun zuzena Imanol Urbieta izan da.

ZORIONAK JOSUNE!


Josune, poz-pozik, bere bi oparitxoekin.

2016/11/15

6. PERTSONAIA MISTERIOTSUAREN LEHIAKETA

Gure aste honetako pertsonaia misteriotsua Zarautzen (Gipuzkoa) 1934ko martxoaren 10ean jaio zen eta 2016ko irailaren 28an hil zen euskal musikari eta idazle bat da. Teologian lizentziatua, Musikako ikasketak egin zituen Gasteizen, Donostian, Bordelen, Budapesten eta Estrasburgon.

Gehienbat, haurrentzako musika egin izan zuen bere ibilbide guztian, hala nola "Txoria nintzela" edota "Jon Braun" abestiak. Xirula Mirularen sortzailea ere bada. 2010eko abenduaren 5ean Argizaiola Saria eman zioten, "umeen euskarazko kantutegiari egindako ekarpenagatik".

Bere abesti ospetsuenak hauek dira: "Ran Rober Ran", "Txiki, txiki, txikia", "Txoria nintzela", "Jon Braun", "Mac Mikel", "Txantxibirin, txantxibirin", "Kalera, kalera", "Jolasean nenbilen", "Behin betiko", "Behin batean ihes" eta "Bakarrik eta Libre".

Gure pertsonaia misteriotsuak omenaldi eta sari ugari jaso zituen bere bizitzan zehar. Abenduaren 3an EUSKARAREN NAZIARTEKO EGUNA ospatuko dugu eta Rontegi eskolan, adibidez, abenduaren 2an (ostirala), beste omenalditxo bat egingo diogu. Animatu, parte hartu jai honetan eta etorri gurekin abestera. Nor da?




Lehiaketa honetan parte hartu nahi baduzue, mesedez, paper bat bete ezazue zure erantzuna eta datuekin eta sartu Atezaintzan egongo den kutxaren barruan azaroaren 25a baino lehen. Eskerrik asko eta zorte on izan!

* Irabazleak bi oparitxo izango ditu.

2016/11/14

"PERTSONAIA MISTERIOTSUA" LEHIAKETAREN 5. IRABAZLEA

Kaixo lagunak!


Pasa den ostiralean, azaroak 11, jolas-orduan, bosgarren pertsonaia misteriotsuaren lehiaketan parte-hartzaile guztien artean paper bat atera zen eta aste honetako irabazlearen izena jakin genuenSORAYA LOZA andereñoa (5. B).

Aste honetako erantzun zuzena Zuriñe Rodríguez Sánchez izan da.

ZORIONAK SORAYA!
Soraya, poz-pozik, bere 5. Mailako ikasleekin.

2016/11/06

ESKERRIK ASKO IKASLEAK!!!

Aste honetan, bihotz-bihotzez, eskerrak eman nahi dizkiet niregana proposamen desberdinak ematera animatzen ari diren eskolako ikasleei gure lehiaketan pertsonaia berriak izateko.

ESKERRIK ASKO GUZTIEI! JARRAITU HORRELA!

5. PERTSONAIA MISTERIOTSUAREN LEHIAKETA

Gure aste honetako pertsonaia misteriotsua Barakaldon (Bizkaia) 1982ko maiatzaren 21 ean (34 urte) jaiotako euskal triatleta bat da. 2011ko Emakumeen Munduko Kopako bi probetan brontzezko domina lortu zuen (Guatape eta Hego Korea). 2012ko Londreseko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen 44. postuan geldituz. Nor da?

Lehiaketa honetan parte hartu nahi baduzue, mesedez, paper bat bete ezazue zure erantzuna eta datuekin eta sartu Atezaintzan egongo den kutxaren barruan azaroaren 11 baino lehen. Eskerrik asko eta zorte on izan!

* Irabazleak bi oparitxo izango ditu.



2016/11/05

"PERTSONAIA MISTERIOTSUA" LEHIAKETAREN 4. IRABAZLEA

Kaixo lagunak!


Pasa den ostiralean, urriak 28, aurreko irabazleak (Zuhaitz Soriano) laugarren pertsonaia misteriotsuaren lehiaketan parte-hartzaile guztien artean paper bat atera zuen eta aste horretako irabazlearen izena jakin genuen: EKAITZ UHARTE (5 urte A).

Aste horretako erantzun zuzena Juanito Oiarzabal izan zen.

ZORIONAK EKAITZ!


Ekaitz, poz-pozik, irabazitako bi oparitxoekin.

2016/10/20

4. PERTSONAIA MISTERIOTSUAREN LEHIAKETA

Gure aste honetako pertsonaia misteriotsua Gasteizen (Araba) 1956ko martxoaren 30ean jaiotako euskal mendigoizalea da. Lehen zortzimilakoa (Cho Oyu) 1985ean igo zuen. Munduko 14 zortzimilakoak igo zituen lehen euskal herritarra izan zen eta mundu osoan laugarrena izan zen oxigenoaren laguntzarik gabe lortu zuena. Era berean, tontor handienak (Everest, K2, Kangchenjunga) 3 alditan igo dituen lehen alpinista dugu. Zazpi Gailurrak ere igo ditu (munduko zazpi kontinente bakoitzeko gailurrik garaienak).
2009an, helburu berri bat jarri zion bere buruari: munduko 14 zortzimilakoak bi aldiz igoko zituen lehen pertsona izatea.
Gaur, zortzimilako gehien igo dituen pertsona da, 26 igoerarekin. Alpinismoaren munduan daramatzan 23 urtetan, 35 espedizio garrantzitsu burutu ditu.
2004an, Edurne Pasabanekin batera jaisten ari zen K2 arazo larriak izan zituztenean. Izozteen ondorioz, Edurneri 2 behatz moztu zizkioten eta gure pertsonaia misteriotsuari, berriz, denak. NOR DA?

Lehiaketa honetan parte hartu nahi baduzue, mesedez, paper bat bete ezazue zure erantzuna eta datuekin eta sartu Atezaintzan egongo den kutxaren barruan urriaren 28a baino lehen. Eskerrik asko eta zorte on izan!

* Irabazleak bi oparitxo izango ditu.



"PERTSONAIA MISTERIOTSUA" LEHIAKETAREN 3. IRABAZLEA

Kaixo lagunak!


Pasa den ostiralean aurreko irabazleak (Naia Fernández) hirugarren pertsonaia misteriotsuaren lehiaketan parte-hartzaile guztien artean paper bat atera zuen eta aste honetako irabazlearen izena jolas-orduan jakin dugu: ZUHAITZ SORIANO (4. B).

Aste honetako erantzun zuzena Asier García Pereiro izan da.


ZORIONAK ZUHAITZ!


Zuhaitz oso pozik irabazitako bi oparitxoekin.

2016/09/30

3. PERTSONAIA MISTERIOTSUAREN LEHIAKETA

Gure aste honetako pertsonaia misteriotsua Bilbon 1981eko ekainaren 11n jaiotako gurpil-aulkiko saskibaloiko jokalari on bat da. 13 urte zituenean treneko istripu bat izan zuen baina hori ez zen oztopo bat izan kirola praktikatzen jarraitzeko eta 2002an Bilboko saskibaloi "C.D. Zuharrak" taldeko gurpil-aulkian jokatzen hasi zen. 2011n Europako Txapelketan brontze domina irabazi zuen, 2012an Londreseko Joko Paralinpikoetan 5. sailkatuta eta 2013an Frankfurteko Europako Txapelketan, berriro, brontze domina lortu zuen. Aurtengo Rioko Joko Paralinpikoetan bigarren postuan gelditu da Espainiako selekzioarekin. NOR DA?

Lehiaketa honetan parte hartu nahi baduzue, mesedez, paper bat bete ezazue zure erantzuna eta datuekin eta sartu Atezaintzan egongo den kutxaren barruan urriaren 14a baino lehen. Eskerrik asko eta zorte on izan!

* Irabazleak bi oparitxo izango ditu.


"PERTSONAIA MISTERIOTSUA" LEHIAKETAREN 2. IRABAZLEA

Kaixo lagunak!

Gaur bertan gure lehenengo irabazleak (Iraitz Espinosa Villegas) bigarren pertsonaia misteriotsuaren lehiaketan parte-hartzaile guztien artean paper bat atera du eta aste honetako irabazlearen izena jolas-orduan jakin dugu: NAIA FERNÁNDEZ (6. B).

Aste honetako erantzun zuzena Julián Retegi (Retegi II) izan da.


ZORIONAK NAIA!

Naia, poz-pozik, irabazitako bi oparitxoekin.

2016/09/22

2. PERTSONAIA MISTERIOTSUAREN LEHIAKETA

Gure aste honetako pertsonaia misteriotsua Eratsunen 1954ko urriaren 10ean jaio zen. Hiru aste barru 62 urte beteko ditu pilotari profesional ohi honek. Aurrelari jokatzen zuen eta beste inork baino gehiagotan buruz buruko txapelketa nagusia irabazi du, guztira, 11 txapel. Hiru txapelketa nagusiak kontuan hartuta (buruz burukoa, binakakoa eta lau eta erdikoa) ere gure pertsonaia misteriotsua da txapel gehien lortu dituena: guztira, 20. Pilotazale askoren ustez inoizko hoberena izan da. NOR DA?

Lehiaketa honetan parte hartu nahi baduzue, mesedez, paper bat bete ezazue zure erantzuna eta datuekin eta sartu Atezaintzan egongo den kutxaren barruan irailaren 30a baino lehen. Eskerrik asko eta zorte on izan!

* Irabazleak bi oparitxo izango ditu.


"PERTSONAIA MISTERIOTSUA" LEHIAKETAREN 1. IRABAZLEA

Kaixo lagunak!

Pasa den ostiralean, gure eskolako zuzendariak kutxatik izen bat atera zuen. Hemen daukazue gure lehiaketaren lehenengo irabazlearen izena: IRAITZ ESPINOSA VILLEGAS (4. B). Pertsonaia misteriotsuaren erantzun zuzena Maialen Chourraut zen.

ZORIONAK IRAITZ!

Irabazlea, IRAITZ, lortutako opariekin harro-harro.

2016/09/11

1. PERTSONAIA MISTERIOTSUAREN LEHIAKETA

Gure aste honetako pertsonaia misteriotsua 33 urteko emakume bat da. 1983ko martxoaren 8an Donostian jaioa euskal kirolaria da, ur bizietako kayak (K1) modalitatean aritzen dena. "Atlético San Sebastián" taldekoa da. Miguel Indurain txirrindulariarekin batera euskal kirolari bakarra da inoiz urrezko domina olinpiarra lortu duena, hain zuzen, 2016 Rioko Olinpiar Jokoetan. NOR DA?

Lehiaketa honetan parte hartu nahi baduzue, mesedez, paper bat bete ezazue zure erantzuna eta datuekin eta sartu Atezaintzan egongo den kutxaren barruan datorren ostirala (irailak 16) baino lehen. Eskerrik asko eta zorte on izan!

* Irabazleak bi oparitxo izango ditu.