2022/06/06

BERTSO IDATZIEN ESKOLARTEKOA 2022

Dakizuenez, ikasturte honetan, urritik maiatzera arte, 6. mailako ikasleek “Bertsolaritza eskolan” proiektuan parte hartu dute. 

Herri mailan eskolarteko lehiaketa burutu zen eta gure eskolatik hiru ikasle sailkatu ziren finalera joateko: 6.A: Unai, 6.B: Julene eta 6.C:Nell


Lehengo helburua lortuta, bigarren urratsa eman behar zen eta maiatzaren 28an, Larrabetzu eskolan, Bizkaiko Idatzien Eskolarteko Txapelketako finalean parte hartu zuten gure ikasleek, beste eskola batzuetako ikasleekin.


Hasierako blokeoak gainditu ondoren, primeran pasatu genuen, bai ikasleek, bai familia kide batzuek eta jakina, irakasleak eta gure bertsolariak.


Bereziki eskerrak eman nahi genizkieke familiei gurekin egoteagatik.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina