Ikasturte berria etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Ikasturte berria etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016/09/11

ONGI ETORRI 2016-2017 IKASTURTE BERRIARI!!!

Kaixo lagunak!

Pasa den asteazkenean, irailak 7, gure ikasleei eskolara bueltatzeko momentua heldu zitzaien baina egun horretan aurkezpena besterik ez zuten izan. Ikasturte berri bat daukagu hemen eta guztiontzako lehenengo egunak dira hauek. Irakasle eta ikasle berriak dauzkagu gure ikastetxean, adibidez, 2 urteko ikasleak. Iazko 5 urtekoak Lehen Hezkuntzara pasatu dira Haur Hezkuntzako etapa atzean utzita eta 6. Mailako ikasleak institutora joan baino lehen gure artean izango dugun azken kurtsoaren aurrean daude.

Egunero gogo eta ilusio handiz etortzera eta asko disfrutatzera animatzen zaituztegu hemendik eta, bukatzeko, hau esatea gustatuko genizueke: Animo eta ongi etorri guztiei!

2013/09/19

ONGI ETORRI !!!

Ongi etorri guztioi,guraso,ikasle eta irakasleoi.Hemen gaude berriro,ikasturte berriari hasiera egokia emateko prest.Udako oporrak bukatu dira, baina esaten den bezala "hurrengo oporretarako gutxiago falta zaigu".
Ikasturteari hasiera emateko ez zaigu falta ilusioa,asmo onak eta lan egiteko gogoa. Denon artean,elkarlanean,batak besteari lagunduz,aurrera egingo dugulakoan, har ezazue gure agurrik beroena.


Bienvenidos a todos, padres alumnos y profesores. De nuevo estamos aquí, dispuestos a dar un buen comienzo a este curso. Las vacaciones de verano se han terminado, pero como se suele decir "ya faltan menos días para las siguientes".
Para empezar este nuevo curso, no nos falta ilusión, buenas intenciones y ganas de trabajar. Todos juntos, colaborando estrechamente y ayudándonos, avanzaremos.
Por nuestra parte recibid un caluroso saludo.