errontegi etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
errontegi etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2020/03/27

GAURKO SORPRESA!!!!

Gaur 1. eta 2. mailako umeek gure eskolako musikariekin hitzordu berezi bat geunuen, eta etxean gaudenez hara non sorpresa honekin etorri zaizkigun....
Mila mila esker bikote!!!!!

Hoy el alumnado de 1º y 2º teníamos una cita muy especial con los músicos del cole y ya que nos tenemos que quedar en casa, mirad con que sorpresa nos han venido!!!!

Mila mila esker pareja!!!!


2014/06/12

IKASTURTE AMAIERAKO FESTA

FIESTA FIN DE CURSO

SÁBADO, 14 DE JUNIO

PROGRAMA DEL DÍA


IKASTURTE AMAIERAKO FESTA

EKAINAK 14, LARUNBATA

EGUNEKO EGITARAUA

2014/06/05

EUSKARA ASTEA / DISKO-TXIKI

Euskara asterako Haur Hezkuntzako umeentzat programatuta zegoen "Disko-txiki" ekintza, ekainaren 2an egin zen, eguraldiak ez zuelako lagundu aurreko astean. Eskolako bi irakaslek, Zoraya eta Aitor, izan ziren disko-animatzaileak. 

Mundu guztiak ederto baten pasatu zuela ikusiko duzue hurrengo bideo laburrean.

2014/06/02

EUSKARA ASTEA 2014

Pasa den astean, eskolan ospatu genuen "Euskara astea". Gure hizkuntzari bultzakada handia ematea zen gure helburu nagusia. Era guztietako ekintzak antolatu ziren eta ikasleek ondo pasatu zutela uste dugu. Euskara gure ikasgeleetatik ateratzen saiatu ginen eta horrela jarraitzeko asmoa dugu. Luzarorako erronka gogorra dugu gure eskuetan baina pixkanaka aurrera goazela nabaritzen dugu.

Mila esker parte hartu duzuen guztioi!








2014/05/22

AURTENGO BORONDATEZKO LAN EGUNAREN EMAITZAK

Larunbatean, maiatzak 17an, eskolan egindako lanak ikusteko, hona hemen bideo labur hau. Mila esker eta zorionak egin duzuen lanagatik (ikusten eta ikusten ez dena).



2014/05/21

BORONDATEZKO LAN EGUNA ERRONTEGI ESKOLAN-2014

Maiatzak 17an, larunbatean, Errontegi Eskolan ospatu zen II Borondatezko Lan Eguna. Jardunaldia ederto joan zen, eguraldi zoragarriari eta borondatezko taldeari esker. Eskolan elkartu ziren 50 pertsona inguru (haur eta gurasoen artean).

Lan asko egin zuten eta horietako lan batzuk benetan ikusgarriak dira (horma-irudiak, jokoen marrak eta abar). Beste lan batzuk ere egin zituzten, hain argi ikusi ez arren,  (konponketa batzuk, belar txarrak atera, baldak eta kakoak jarri…)

Eskolak bihotzez eskertu nahi du egin den lan guztiagatik eta horren inguruan sortzen den giro zoragarriagatik.

Mila esker!

II BORONDATEZKO LAN EGUNA-2014

Hemen duzue Herrikolore-k (Barakaldoko webgune herrikoia) jarri duen bideoa, larunbatean eskolan egin den lanari buruz eta horren helburuak zeintzuk diren azalduz.


2013/11/27

HERRI KIROLAK

Azaroak 25ean Herri Kirolari buruz erakustaldi bat egin zen eskolan. Eskolako kiroldegian hainbat ekintza eraman ziren aurrera eta bertan adin guztietako ikasleek hartu zuten parte.Ikasleek itzel pasatu zuten!
Eskolako kiroldegian erakutsi ziguten nola igo burdia,saku lasterketak bikoteka,sokatira eta abar.
Orain nahi duguna da ikasleak apuntatzea entrenamenduetara,horrela eslola bezala parte hartu ahal izateko Herri Kiroletako lehiaketetan (Bizkaiko Aldundiak antolatutako Eskolako Kirolen barnean)

Ondo pasatu genuen, beraz berriro ere errepikatzeko prest gaude!


Mila esker guztioi



El lunes 25 de noviembre tuvimos una exhibición de Herri Kirolak en el colegio. El gimnasio del centro acogió las activdades en las que participaron mas de 30 niños y niñas de todas las edades y se lo pasaron "pipa". 
Levantamiento de carreta, levantamiento de yunque, carrera de sacos por parejas, recogida de mazorkas y sokatira fueron las disciplinas en las que los participantes mostraron sus habilidades. 
Ahora solo queda que se animen a apuntarse a entrenar y podamos formar un grupo para participar como colegio en el calendario de competiciones de Herri Kirolak, que entra dentro del calendario de Deporte Escolar de la Diputacion Foral de Bizkaia.

Y, como lo pasamos genial, ¡repetiremos al experiencia!
Eskerrik asko denori.




2013/09/23

ERRONTEGIKO JAIAK ESKOLAN

Errontegiko jaiak ospatu ziren larunbatean, eskolan bertan.Gurasoek ederto antolatu zuten beraien seme-alabek giro atseginean festa gozatu ahal izateko eta horrela gertatu zela argi geratzen zaigu guztioi hurrengo argazkiak ikusi ondoren.Eguraldiak ere lagundu zien antolatutakoa aurrera eramateko eta egun zoragarria disfrutatzeko denon artean.

Giro ona,irribarre ugari eta eguzkia lagun mina izan zuten.



Rontegiko Jaiak         
Este fin de semana las fiestas se han adueñado del barrio de Rontegi y también de nuestro colegio que ha acogido un campeonato de futbito así como numerosas actividades a lo largo de estos días.
El tiempo se alió con la fiesta y el calor ha acompañado a todo el programa.
El equipo “La Lonja” del barrio, resultó vencedor en el campeonato de futbito.

Os mostramos algunas imágenes de las actividades que pudieron verse y disfrutarse el domingo por la mañana en el colegio: Hinchables, pintacaras, txontxongilos, barrenadores…. , que animaron la fiesta a mayores y pequeños.