udazkena etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
udazkena etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016/09/22

UDAZKENEKO EKINOKZIOA

Gaur, irailak 22, arratsaldeko 16:21etan uda atzean utziko dugu eta udazkenean sartuko gara. Hori ospatzeko gure eskolako atezain baten (Javier Belasko) argazkia "Udazkena Euskal Herrian" ekartzen dizuegu.




Udazkeneko ekinokzioari buruzko datu batzuk:

Ipar hemisferioan, irailaren 21-22an izaten da udazkeneko ekinokzioa. Ekinokzio-egun horretan, Lurraren errotazio-ardatza albo batera orientatuta egoten da (beti bezala), baina Lurraren eta Eguzkiaren arteko irudizko marrak eta ardatzak sortzen duten planoak 90º-ko angelua marrazten du Lurrak, Eguzkiaren inguruan mugitzean, osatzen duen planoarekiko. Egun horretan, ekinokzioan, egunak eta gauak 12na orduko iraupena dute planeta osoan. Udazkeneko ekinokzioaren aurretik, eguna gaua baino luzeagoa izaten da ipar hemisferioan, eta ekinokzioaren ondoren, eguna gaua baino laburragoa izatera igarotzen da.

Hego hemisferioan, martxoaren 20-21ean izaten da udazkeneko ekinokzioa.

Iturria: Infogunea

2014/10/05

UDAZKENA....URTEAREN AZKEN ETA IRRIPARRE EDERRENA

Natura eta naturaren koloreak. Ibildaldi luzeak edo laburrak egiteko aro polita da. Mendiko koloreak ikusteko, bakar-bakarrik edo lagunekin joateko...natura koloretan ikusteko garaia da. Udazkenean izugarri aldatzen dira koloreak: gorriak, horiak....kontraste polita da. Gaztainak, intxaur eta ezkur garaia da. Zuhaitz klase ugari daude, bakoitza bere koloreekin, eta guztien artean irudi kromatikoa sortzen dute. Udan hazitako kumeak bakarrik bizitzen ikasten duten garaia da.