erakusketa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
erakusketa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014/10/29

HALLOWEEN

Halloween urtero urriaren 31n munduko hainbat lekuetan ospatzen den jaia da, Arimen Eguna euskal jaiaren antz-antzekoa. Kristau egutegiaren Santu Guztien Egunaren aurreko gauean ospatzen da, hilak, martiriak eta santuak gogoan izateko egunetan.

Halloween gaur egun Ameriketako Estatu Batuetako kulturan errotuta dago eta hortik hedabideen bitartez munduko beste hainbat lekuetara iritsi da. Egun horietan, jendeak mozorroak erabilten ditu, beldurra emateko asmoz, eta maltzurkeriak ez egitearen truke gozokiak jasotzen dituzte haurrek (trick or treat).


Ingeleseko saioetan/klaseetan landu da gai hau eta ikasleek egin dituzten lantxoak ikustera gonbidaturik zaudete guztiok.

2014/03/07

EUSKAL HERRIKO INAUTERIAK...TANTAZ TANTA

Jabier Belasko,eskolako atezaina,argazkilari bikaina dugu.Jabik zaletasun ugari ditu baina argazkilaritzan murgilduta dabil burubelarri aspaldion.

Hau da bere lehenengo erakusketa lan egiten duen eskola honetan.Inauterietako erakusketa eskolara ekarri aurretik,Clara Campoamor Elkartean jarri zuen lehenengo.

Argazkiak oso onak eta interesgarriak dira benetan eta merezi du eskolatik bueltatxo bat ematea.Eskolan gaudenok zortea dugu ez dugulako inora joan beharrik argazkien bidez Euskal Herritik bidaiatzeko.

Erakusketaren azken eguna asteazkena izango da (martxoak 12)