euskal herria etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
euskal herria etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2015/01/28

AGATE DEUNA

Datorren asteazkenean, Otsailak 4, Santa Ageda bezpera izango da. Urtero bezala, ehundaka kantari-talde ibiliko da kalez kale eta baserriz baserri, herri eta hirietan, "ohitura zaharra berritzeko asmoz".

Santa Agedako koruen tradizioa guztiz errotuta dago Euskal Herrian. Soinua, txistu eta beste musika-tresnek lagunduko dituzte kantariak, baina hauen ahotsa izango da protagonista nagusia, beti bezala.


Baina nor zen Santa Ageda? Hagiografia kristauek diotenez, mendebaldeko birjina martirik garrantzitsuenetarikoa zen. Sizilian jaio zen 230. urtean. Palermon bizi omen, baina Catanian martirizatu zuten.



Kontua da Ageda izugarrizko neska ederra zela. Siziliako gobernadoreak, Quinciano, berarekin ezkondu nahi zuen, baina Agedak, bene-benetako kristaua zenez, ez zuen onartu. Quincianok , mendekua hartu nahian, kartzelan sartu zuen. Izugarrizko torturak jasan behar izan zituen Ageda gazteak hil arte. Besteak beste, bularrak moztu zizkioten.

Dena den, Euskal Herrian ospatzen den Santa Agedak mito paganoetan du oinarria. Emeterio Sorazu Euskal Herriko ohitura zaharrak aztertu dituen aditu ezagunak dioenez, egun horretan egiten diren afariek eta Santa Agedaren inguruko festa osoak zerikusi handia dute inauteriekin.


2014/03/07

EUSKAL HERRIKO INAUTERIAK...TANTAZ TANTA

Jabier Belasko,eskolako atezaina,argazkilari bikaina dugu.Jabik zaletasun ugari ditu baina argazkilaritzan murgilduta dabil burubelarri aspaldion.

Hau da bere lehenengo erakusketa lan egiten duen eskola honetan.Inauterietako erakusketa eskolara ekarri aurretik,Clara Campoamor Elkartean jarri zuen lehenengo.

Argazkiak oso onak eta interesgarriak dira benetan eta merezi du eskolatik bueltatxo bat ematea.Eskolan gaudenok zortea dugu ez dugulako inora joan beharrik argazkien bidez Euskal Herritik bidaiatzeko.

Erakusketaren azken eguna asteazkena izango da (martxoak 12)


2014/02/27

INAUTERIAK

Inauteriak bereziki Europan eta Amerikako hiri eta herrietan neguaren bukaera aldera jendeak mozorroturik ospatzen ditugun jaiak dira,desfileak eginez edota besterik gabe jai-giroan murgilduz,kantuz,dantzan eta zarata eginez.Aintzinako paganismoan daude sustraiturik,negua amaitu eta udaberria hasteari loturik.

Euskal Herrian,inauteriak,inauteak,ihoteak eta aratusteak deitzen zaie jai horiei;lapurdin eta Nafarroan zanpantzarrak eta Gipuzkoan asteartinak baita ere.

Inauterien jaiak mugikorrak dira egutegian.Urte batetik bestera data zehatza aldatu egiten da.Oro har,inauteriak Garizuma abiatzen den aurreko astean hasi eta Garizuma hasierako hausterre-egunaren bezpera arte luzatzen dira.Bestela esanda,Pazko aurreko zazpigarren igandea da inauteri-igandea.

Euskal Herriko inauteriak (irakurri gehiago)

Euskal Herriko Inauteriak from Jaime

Behean agertzen den aurkezpenean ikusi ahal duzue aurreko inauterietan Rontegi Eskolan egindako argazki batzuk.

INAUTERIAK RONTEGI ESKOLAN

2014/01/29

AGATE DEUNA

Agate Deuna,otsailaren 5ean edo bezperan Euskal Herrian ospatzen den jaia da. Cataniako Agate Santuaren eguna otsailaren 5a da Eliza Katolikoaren santutegian,eta ohitura da egun horretan edo bezperan herrietan koplak kantatu eta diru edo janari eske ateratzea. Euskal Herriko herri askotan,makilakin ateratzen dira kalera,erritmoa markatzeko lurrean joaz.