Larunbatean, maiatzak 17an, eskolan egindako lanak ikusteko, hona hemen bideo labur hau. Mila esker eta zorionak egin duzuen lanagatik (ikusten eta ikusten ez dena).
2014/05/22
2014/05/21
BORONDATEZKO LAN EGUNA ERRONTEGI ESKOLAN-2014
Maiatzak 17an, larunbatean, Errontegi Eskolan ospatu zen II Borondatezko Lan Eguna. Jardunaldia ederto joan zen, eguraldi zoragarriari eta borondatezko taldeari esker. Eskolan elkartu ziren 50 pertsona inguru (haur eta gurasoen artean).
Lan asko egin zuten eta horietako lan batzuk benetan ikusgarriak dira (horma-irudiak, jokoen marrak eta abar). Beste lan batzuk ere egin zituzten, hain argi ikusi ez arren, (konponketa batzuk, belar txarrak atera, baldak eta kakoak jarri…)
Eskolak bihotzez eskertu nahi du egin den lan guztiagatik eta horren inguruan sortzen den giro zoragarriagatik.
Mila esker!
Hemen duzue Herrikolore-k (Barakaldoko webgune herrikoia) jarri duen bideoa, larunbatean eskolan egin den lanari buruz eta horren helburuak zeintzuk diren azalduz.
Etiketak:
2014,
borondatezko lana,
errontegi,
eskola
2014/05/14
II BORONDATEZKO LAN EGUNA
- Datorren maiatzaren 17an (larunbata) burutuko da II Borondatezko Lan Eguna.
- Jardunaldiaren dinamika ihazkoaren antzekoa izango da:
- IGEak materiala ordaintzeko diru zati bat emango du eta Udalak erosi du behar den material gehiena.
- Eskola komunitateko partaide guztiak parte hartzera animatzen ditu.
- Jardunaldiaren egitaraua:
- 09:00ak aldera hasiko da.
- Haurtzaindegi zerbitzua egongo da.
- Egun osoan musika izango da.
- Goiz erdian, hamaiketakoa egingo da (IGEak ordainduta).
- Ostean, lanarekin jarraituko da.
- Herri Bazkaria (kanpoan edo gimnasioan). Nahi dena ekarri partekatzeko.
- Arratsaldean, lanera berriz!
Mila esker, aldez aurretik
II JORNADA DE TRABAJO VOLUNTARIO
- La actividad prevista se llevará a cabo el próximo 17 de mayo (sábado).
- La dinámica será similar a la del año pasado:
- La AMPA dará dinero para una parte del material y el Ayuntamiento enviará la mayor parte del material necesario al centro.
- Convoca a toda la comunidad educativa del colegio para que colabore como voluntarios y juntos pasar el día haciendo "pequeñas chapuzas" que no requieran permiso de obra.
- El programa de la jornada comenzará a las 9 de la mañana en el colegio:
- Habrá guardería.
- Música durante todo el día.
- "Hamaiketako" a media mañana (invita el AMPA).
- Seguir trabajando hasta la Comida Popular (en el exterior o en el gimnasio).Cada uno trae lo que quiere y se comparte.
- Continuar trabajando por la tarde.
Gracias a todos por vuestra colaboración.
2014/05/09
RONTEGIKO IRAKASLEAK LONDRESEN
Rontegi Eskolako irakasle batzuk Londresera joan ziren Aste Santuko oporrak hasi bezain pronto. Anabelekin bi ikasturte ingelesa ikasten ibili ondoren, ingelesa praktikatzera joatea erabaki zuten.
Argazkiak ikusita, argi dago oso ondo pasatu zutela eta Londreseko leku famatuenak bisitatu zituztela. Hemen dituzu argazki gehiago.
2014/04/09
LOMCE - HITZALDIA
Atzo eskolako liburutegian LOMCE-ri buruz hitzaldi bat eskaini zuten Barakaldoko Hezkuntza Bilguneko kide batzuk.Hitzaldira 70 pertsona inguru hurbildu ziren (guraso eta irakasle) eta esan beharrik ez dago oso interesgarria izan zela.
Eskolak bihotzez eskertu nahi ditu hurrengo hauek:
- AMPAko gurasoak,haurtzaindegia antolatu eta zaintzeagatik.
- Ainara Taldea (auzoko aise taldea),gaztelu puzgarriak ipintzeagatik H.H.-ko patioan.
- Barakaldoko Hezkuntza Bilguneari eta bereziki hitzaldia eman zuten kideei.
- Berritzeguneko Normalkuntza koordinatzaileari.
- Hurbildu ziren guraso eta irakasle guztiei.
2014/04/04
LOMCE LEGEA
Querid@s padres y madres:
¿Ya sabéis que el año que viene se implanta la LOMCE? ¿Qué les pasará a vuestros hijos e hijas? Si quieres saberlo, el AMPA de Rontegi os trae una charla participativa organizada por Barakaldoko Hezkuntza Bilgunea y estáis tod@s invitad@s.
LUGAR: Sala de profesor@s / HORA: 17:00 / DÍA: 8 de abril, martes.
Habrá servicio de guardería.
Guraso agurgarriak:
Ba al dakizu LOMCE datorren kurtsoan ezarriko dutela? Zer gertatuko da zure seme-alabekin? Jakin nahi baduzu, Rontegiko AMPA-k Barakaldoko Hezkuntza Bilguneak antolatutako hitzaldi partehartzailera gonbidatzen zaitu.
LEKUA: Irakasle gela / ORDUA: 17:00 / NOIZ: Apirilaren 8an,asteartea.
Haurtzaindegi zerbitzua egongo da.
2014/03/26
UDABERRIA
Udaberria zona epeletako lau urtaroetako bat da,negu eta udaren artekoa.Astronomian udaberriko ekinozioarekin hasten da,eta udako solstizioarekin amaitzen da.Meteorologian eta orokorrean udaberriak ipar hemisferioan martxoa,apirila eta maiatzako hil osoak barne hartzen ditu,eta hego hemisferioan berriz,iraila,urria eta azaroa.Egunak azkar luzatzen dira,eta hemisferioa nabari epeltzen da,landare berriak hazaraziz.Elurra (badago) urtzen hasten da,eta honen ondorioz ibaiak hazten dira.Loredun landare gehienak urtaro honetan loratzen dira.
Eguraldi arriskutsua nagusiki urtaro honetan gertatzen da,aire epela latitude baxuetatik inbaditzen hasten dela poloetako lurraldeetako aire hotza oraindik bultzatzen den bitartean.Udaberrian uholdeak ohikoak dira mendialdeetan eta beraien inguruetan elurraren urtzearen ondorioz,sarritan euri epelek azkartua.
Udaberria hazte eta berritzeko garaia bezala ikusten da:landare eta animaliak sortzen dira eta bizitzaren zikloa berriro hasten da.Maitasun eta gaztetasunaren garaitzat ere hartzen da.
2014/03/12
....TANTAZ TANTA ERAKUSKETAREN BUKAERA
Euskal Herriko inauteriak....tantaz tanta,erakusketa gaur bukatzen da.Jabier Belaskok,argazkien egilea eta erakusketa honen arduradunak,eskolako ikasle talde desberdinei azalpenak eman dizkie Euskal Herriko inauteriei buruz.
Argazki ederrak izan ditugu ikusgai egunotan eta horrez gain,Jabierrek Euskal Herriko inauteriataz irakurri eta ikertu duena ikasleei irakatsi die.
Guztion partez,mila esker,Jabi
Etiketak:
eskola,
euskal herriko,
inauteriak,
jabier belasko,
rontegi
2014/03/07
EUSKAL HERRIKO INAUTERIAK...TANTAZ TANTA
Jabier Belasko,eskolako atezaina,argazkilari bikaina dugu.Jabik zaletasun ugari ditu baina argazkilaritzan murgilduta dabil burubelarri aspaldion.
Hau da bere lehenengo erakusketa lan egiten duen eskola honetan.Inauterietako erakusketa eskolara ekarri aurretik,Clara Campoamor Elkartean jarri zuen lehenengo.
Argazkiak oso onak eta interesgarriak dira benetan eta merezi du eskolatik bueltatxo bat ematea.Eskolan gaudenok zortea dugu ez dugulako inora joan beharrik argazkien bidez Euskal Herritik bidaiatzeko.
Erakusketaren azken eguna asteazkena izango da (martxoak 12)
Etiketak:
erakusketa,
euskal herria,
inauteriak,
jabier belasko,
rontegi eskola
2014/03/05
INAUTERIAK RONTEGIN-JAIALDIA
Otsailak 28an,ostiralean,inauteriak ospatu genituen gure eskolan.Eguraldiak ez zuen lagundu,barruan egin genuen egin behar zen guztia.Gurasoek ezin izan zuten disfrutatu haurren desfilea eta dantzak patioan,baina hemen jarri ditugu ahal izan ditugun argazki gehienak.Dena atera zen ederto baten eta jai giroan pasatu genuen ostiral arratsaldea.
Txokolatada eta arratsaldeko jaialdia nola izan ziren ikusteko,hurrengo aurkezpenak gozatzeko aukera ona duzue.
Etiketak:
inauteriak,
rontegi eskola,
taldeak,
txokolatada
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
